Albisteak 2013

LEHIAKETA

11 Uzt 2013

EUSKO LABEL BANDERAKO II. EKITALDIAK EMAKUMEZKOEN LIGAN ZUMAIA LAGUNDUKO DUTEN HIRU TALDEAK ERABAKIKO DITU

EUSKO LABEL BANDERAKO II. EKITALDIAK EMAKUMEZKOEN LIGAN ZUMAIA LAGUNDUKO DUTEN HIRU TALDEAK ERABAKIKO DITU EUSKO LABEL BANDERAKO II. EKITALDIAK EMAKUMEZKOEN LIGAN ZUMAIA LAGUNDUKO DUTEN HIRU TALDEAK ERABAKIKO DITU

Euskotren Ligako bigarren estropadaren ostean, San Miguel Liga – la Caixa Koroa lehiaketako 7. Estropada jokatuko da

San Miguel Liga Kantauri Itsasoko plaza politenetakora iritsiko da igandean: Donostia. Kontxako Badian jokatuko da: II. EUSKO LABEL BANDERA, Ligako 7. proba puntuagarria izango da. Eusko Label etxeak pasa den ekainean Bartzelonan egin zen Basque Country ekitaldian parte hartu zuen, euskal produktuen sustapena egiten Kataluniako hiriburuan, eta igande honetan antzeko jarduna egingo du, baina Donostian. Batez ere hegaluzearen sustapena egingo du Eusko Labelek, egutegiko estropada garrantzitsuenetakoa babestuz. Pasa den urtean Zarautzen jokatu zen Eusko Label Banderako lehen ekitaldia, eta aurten Donostiak hartuko dio lekukoa. Bai gizonezkoen lehiaketan, baita emakumezkoenean ere.

Eguerdian egin da estropadaren aurkezpen ekitaldia Donostiako Aquarium-ean, eta bertan izan dira Asier Arrese Jauna, HAZI elkarteko zuzendaria (Nekazal eta Itsas esparruetako Garapenerako Eusko Jaurlaritzaren Korporazioa), estropadako babeslea, Aquarium-eko presidentea, Vicente Zaragueta Jauna, eta ACT elkarteko presidentea, Pedro Andueza Jauna.

Jardunaldia eguerdian puntu-puntuan hasiko da, emakumezkoen ligako estropadarekin. Proba horrek Euskotren Ligan lehiatuko diren behin-betiko hiru klubak erabakiko ditu. Zumaia Salegi Jatetxea Itziar ontzia lagunduko duten hiru klubak, hain zuzen ere. Proba erlojupekoan jokatuko da, eta ontzi guztiak minutu bateko tartearekin abiatuko dira elkarren artean. Gogoan eduki hiru postu horiek bezperan Pedreñan, eta igandean Donostian hautagai ezberdinek lortutako puntu batuketaren ostean zehaztuko direla. Emakumezkoen estropada bukatuta hasiko da San Miguel Ligakoa. Denboraldiko 7. proba puntuagarria, hain zuzen ere. Txandak bezperan Pedreñan jokatutako estropadako sailkapenaren arabera zehaztuko dira.

Itzuli