Albisteak 2020
BEREZIAK
18 Ots 2020
Esperientzia Arraun Lagunakentzat
Juan Mari Etxabe Donostiako klubeko staff teknikoan gehitu da, arraunaren munduan duen trebetasun guztia eskaintzeko
Aurtengo Euskotren Liga zirraragarria izateko osagai guztiak ditu: Oriok lehen aldiz defendatuko du bere erreginaldia emakumezkoen txapelketan, eta beste hiru ontziak zelatan izango ditu, aurreko emaitzak hobetzeko eta, nork daki, ‘Mirotzen’ tronua lortzeko.
Aurrera jauzi horretan pentsatzen ari den klubetako bat Arraun Lagunak da, joan den denboraldian Euskotren Ligako Sailkapen Orokorrean lortutako bigarren postu hori eta irabazitako bandera hobetu nahi dituena. Horretarako, hiru Euskotren Garaikur dituen pertsona bat gehitu dute staff teknikoan.
Juan Mari Etxabek, 54 urteko entrenatzaile oiartzuarrak, talde sanjuandarraren lehen hiru txapelketetan 'bateleren' entrenatzailea izan zen. Aurten, Arraun Lagunakeko partaide izango da donostiarrei Euskotren Garaikurrera hurbiltzen laguntzeko.