ACT TV 2015

BEREZIAK

15 Uzt 2015

Erlojuaren kontrako lehia Orion

Erlojuaren kontrako lehia Orion

Gaur goizean XXV. Orioko Estropaden aurkezpen saioa ospatu da Orioko Kanpinean

Launbatean 17:30etatik aurrera Orioko udalerri gipuzkoarrak San Miguel Liga eta Euskotren Liga osatzen duten 16 traineruak jasoko ditu, euren seigarren eta hirugarren jardunaldiak jokoan jartzeko hurrenez hurren. Kasu honetan, estropada erlojupeko formatuan lehiatuko da hiru itsas miliako ibilbidearekin Oria ibaian, lau luze eta hiru ziabogarekin. Estropada hiru txandatan banatuko da, ontziak minututik minutura irtetzen. Txandak San Miguel Ligaren sailkapen nagusiaren araberakoak izango dira, beraz, lehenengo txandan Samertolameu Rodman Group, Portugalete Eulen, Zierbena Bahías de Bizkaia eta Astillero arituko dira. Bigarrenean aldiz, San Pedro Ecolmare, Kaiku Producha, San Juan Iberdrola eta Cabok egingo dute arraun. Azkenik, ohorezko txandan, Tirán Pereira, Orio Babyauto, Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribia lehiatuko dira.

Emakumezkoen estropadari dagokionez, 2015eko Euskotren Ligarako sailkaturiko lau traineruak III. Orioko Kanpina Bandera lehiatuko dute 17:30etatik aurrera, erlojupeko formatuan ere, itsas milia bat eta erdiko luzeeran, ziaboga bat eta bi luzerekin. Emakumezkoen estropadaren irteera hurrenkera, lehenengo bi sailkatze jardunaldien ondoren Euskotren Ligako sailkapenaren araberakoa izango da. Beraz, irteten lehena Hibaika Jamones Ancín izango da, Orio Babyauto, San Juan Iberdrola eta Zumaia Salegi Jatetxeaz jarraitua.

Gaurko aurkezpenean izan dira Eugenio Cotado, Orioko kirol zinegotzia; eta Ibon Huegun, Orio Babyautoko presidentea. Eugenio Cotadok “San Miguel Ligaren etorrerak Orioko 'Bixigu Egunarekin' bat egiten” duela nabarmendu nahi izan du. Bestalde, Ibon Huegunen hitzetan: “estropada eremu honek, zaletuek proba era egokian ikus dezaten ahalbidetzen du, ibaiaren bi aldeetatik ikus daitekelako”.

Itzuli