ACT TV 2017

BEREZIAK

28 Uzt 2017

Endika Moránen pronostikoa

Endika Moránen pronostikoa

Urdaibai Avía, San Juan Iberdrola eta Donostiarra garaile aurreikusten ditu Zierbena Bahías Bizkaiako arraunlariak

Endika Morán 'galipo'a da 'El Pronóstico'ren bosgarren entregaren protagonista. Eusko Label Ligako Main Sponsorra den San Migueli esker, asteburu honetan jokatuko diren estropadetatik hiruen aurreikuspena egiteko aukera izan du. 

Larunbatean, Getxon lehiatuko diren Eusko Label ligako eta Liga Euskotreneko estropaden pronostikoa egin du. Bertan, hurrenez hurren, Getxoko Estropaden XXXIX. Ikurriña eta Getxoko IX. Ikurriña izango dira jokoan. Bestalde, igandean Lekeition jokatuko den ARC 1eko estropadaren aurreikuspena ere egin du.

Itzuli