Albisteak 2010

LEHIAKETA

15 Aza 2010

DOPINAREN AURKAKO MEMORIA 2010

DOPINAREN AURKAKO MEMORIA 2010

ACT sortu zen unetik gertatzen den legez, elkarteak dopinaren aurkako ekimena garatu du bere lehiaketan 2010 denboraldian ere, klubak eta kirolariak hainbat kontrol egitera behartuz. Prebentzio lanaz gain, kirolean debekatuta dauden substantzia edo produktuen erabilpena zigortzeko helburua izan dute kontrol horiek. Kontrolak San Miguel Ligan, gizonezkoen arraun lehiaketan, eta Euskotren Ligan, emakumezkoen arraun lehiaketan burutu dira.

2010 sasoian dopinaren aurkako 66 gernu kontrol egin dira guztira. 30 azterketa lehiaketan, eta 36 lehiaketatik at. Laborategiak gaur-gaurkoz dopina kontrolatzeko eskura dituen teknika analitikoekin, ez da debekatutako inolako produktu edo substantzien erabilpenik frogatu ahal izan. Ez behintzat erreferentzia zerrendan agertzen den produkturik.

Dopinaren aurkako kontrolez gain, denboraldia hasi eta bukatu bitartean 219 odol lagin lortu dira. Guztiak elkarteko kide diren klubetako ordezkarienak. Lagin horiek parametro hematologiko jakin batzuk lortzeko erabili dira, eta dopatzeko produkturen batek parametro horiek eraldatu dituen edo ez jakiteko. Lortutako odol lagin guztien artean, bakar batek ere ez du adierazten parametro horiek dopatzeko produkturen baten erabileraren ondorioz eraldatuak izan direnik. Besteak beste EPO-a, edo odol balioak eta oxigeno transferentzia hobetzeko erreferentzia zerrendan agertzen diren substantzia edo produktuak.

ACT elkartea jakitun da dopinak gaur egungo kirolean daukan garrantzia, eta horregatik, eta eskura dituen bitartekoekin, bere lehiaketetan kontrol lanak egiten jarraitzeko nahia eta borondatea duela jakinarazi nahi du.

Itzuli