Albisteak 2014

ELKARTEA

28 Urr 2014

Dopinaren aurkako kontrol guztiak negatiboak izan dira

Dopinaren aurkako kontrol guztiak negatiboak izan dira

Aurten dopinaren aurkako 114 kontrol egin dira, 49 lehiaketan egindakoak izan dira eta 65 lehiaketatik kanpo

Elkartea sortu zen unetik egiten ari den bezala, 2014an ere ACTk dopinaren aurkako plangintza garatu du bere arraun lehiaketan. Bertan parte hartu duten kirolariei debekatutako sustantziak, edo kirolean debekatuta dauden metodoak antzemateko kontrolak egin dira.

2014 denboraldian dopinaren aurkako 114 kontrol egin dira. 49 lehiaketan egindakoak izan dira, eta 65, lehiaketatik kanpo. Egindako kontrol guztietatik 25 kontrol espezifikoak izan dira, EPO-rh delako sustantzia antzemateko, eta beste 12 kontrol, CERA eta hemoglobina sintetikoak antzemateko odol lagin fisiologikoak.

Kontrolak egiten dituen homologatutako laborategiak eskura dituen baliabide eta teknikekin, aztertutako laginetan ez da debekatutako sustantzia edo metodorik antzeman. Ezta erreferentzia zerrendetan dauden sustantzia horien metabolito edo markadoreak ere.

2014ko dopinaren aurkako borrokan nabarmentzeko modukoa izan da ACTk, elkarteko kide diren klubetako kideei egindako kontrolez gain, San Miguel Ligan lehiatu nahi eta igoera playoffean parte hartu nahi zuten ARC eta LGT ligatako kirolariei ere egin dizkiela kontrolak. Bestalde, eta ACT barruan araudi partikularra betetzen zelako frogtazeko, esaterako injekzioen galarazpena -metodo hau, edozein gauzarako, elkartean debekatuta dago-, segimendu berezi bat eraman da.

Aurten, dopinaren aurkako programaz barne, Elkartetik hainbat ekintzak sustatu dira. Hain zuzen ere, klubentzako jardunaldi hezigarriak antolatu dira. Jardunaldi hauek, AEPSAD agentziarekin aurrera eraman dira.

Dopinaren gaiak kirolean egun daukan garrantzia aintzat hartuta, ACT elkartearen nahia da, dituen baliabideekin, bere lehiaketaren baitan dopinaren aurkako programa garatzea hurrengo denboraldietan.

Itzuli