Albisteak 2017

BEREZIAK

10 Uzt 2017

Donostian da jada CaixaBank Koroaren Tourra

Donostian da jada CaixaBank Koroaren Tourra

Eusko Label Ligako garaikur gorenak Bilbo utzi du Donostian ezartzeko datorren uztailaren 17ra arte

Aste eta erdi Bilbon izan ondoren, CaixaBank Koroaren Tourrak beste geldiune bat egingo du bere udarako bidai luze honetan. Astebetez, datorren uztailaren 17ra arte, Eusko Label Ligako arraunlari guztiak bila dabiltzan garaikur hau Donostiako Askatasunaren Hiribidea eta Churruca kalearen artean dagoen CaixaBank-en egoitzan egongo da ikusgai, berarekin argazkia atera nahi duten guztientzat eskuragarri.

CaixaBank Koroaren Tourrean parte hartzen duzuenok egutegiko azken estropada Eusko Label Ligaren Ontzitik ikusteko sarrera bikoitza eskuratzeko aukera izango duzue. Estropada horretan, gainera, lehiaketako garaileari CaixaBank Koroa emango zaio. Horrez gain, Patroirik Onenaren CaixaBank mailota lortzeko zozketan sartuko zara. Aurtengo mialota Magia Sportek, Eusko Label Ligaren Official Partnerrak, diseinatua da. Zozketa horietan parte hartu ahal izateko, hurbilen duzun CaixaBank Koroaren Tourreko puntura joan eta CaixaBank Koroarekin argazki bat atera beharko duzu. Ondoren, @actraineras twitter kontuari jarraitu eta zure argazkia, #TourCoronaCaixaBank hashtag-a gehituz, zure sare sozialera igo.

Ez galdu CaixaBank Koroarekin argazki ateratzeko aukera!

CaixaBank Koroaren Tourra

CaixaBank Koroa ondoren zehazten diren herrietan eta egunetan egongo da:

Ekainaren 26tik uztailaren 6ra Bilbo | CaixaBank-en egoitza (Gran Vía, 38)
Uztailaren 10etik uztailaren 17ra Donostia | CaixaBank-en egoitza (Churruca, 14)
Uztailaren 17tik uztailaren 23ra Santander
Uztailaren 24tik uztailaren 30era Getxo
Abuztuaren 1etik abuztuaren 12ra Hondarribia
Abuztuaren 13tik abuztuaren 20ra Zarautz
Abuztuaren 21etik abuztuaren 27ra Boiro
Abuztuaren 28tik irailaren 11ra Donostia
Irailaren 11tik irailaren 16ra Portugalete
 

Itzuli