ACT TV 2015

18 Ira 2015

Denboraldiko azken esprinta

Denboraldiko azken esprinta

San Miguel Ligak denboraldia XXXIII. Bermeo Hiriko Bandera eta XLV GP - XLI El COrte Inglés Banderarekin amaituko du

San Miguel Liga 2015. denboraldiko azken jardunaldietara iristen ari da. Oraindik gauza asko geratzen dira erabakitzeko bi hitzordu honetan, denboraldiko hemezortzi eta hemeretzigarren jardunaldiei dagozkien estropada hauetan. Sailkapen nagusiko zortzi traineru onenak bakarrik parte hartuko dute bi jardunaldi hauetan, eta honela iristen dira: NT2 Hondarribia, lehenengo jardunalditik lidertzan da, azken asteburu honetara 195 punturekin ailegatzen da, Urdaibai Aviaz jarraitua 177 punturekin. Hirugarren postua Orio Babyautorentzat da 154 punturekin eta Kaiku Produchak ixten du ohorezko txanda 135 punturekin. Denboraldian zehar bigarren txandaren buruagatiko lehiak bi guda gehiago izango ditu eta bertan San Juan Iberdrolak (122) bostgarren postua mantentzen duen edota Cabo (119), Tirán Pereirak (115) edo San Pedro Ecolmarek (109) aurreratzen duten erabakiko da.

"la Caixa" Patroi Onenaren Garaikurrean Urdaibai Aviako Gorka Aranberri eta Orio Babyautoko Irakoitz Etxeberria berdindurik daude lehenengo postuan 17 punturekin. Hirugarren postua San Juan Iberdrolako Endika Pérez eta Jon Ormazabalentzat da 16 punturekin.

Larunbatean, 18:00etatik aurrera, ACTren hasieratik lehiatzen den estropada bat jokatuko da, 2008az geroztik demboraldiko azkenaurreko jardunaldia dena, XXXIII. Bermeo Hiriko Bandera. Estropada hau hiru itsas-miliako estropada eremu batean jokatuko da, lau luze eta hiru ziabogarekin. Bertako trainerua, Urdaibai Avia, izan da estropada honetako menderatzaile nagusia, lau garaipenekin. NT2 Hondarribiak hiru garaipen ditu, eta Kaiku Producha, Astillero eta Castrok, aldiz, bi. Orio Babyautok ere badauka garaipen bat Bermeoko uretan. Estropada honetan lortutako denborarik onena lehengo urtean eman zen, NT2 Hondarribiak markaturiko 19'16"60ko denborarekin. Lehenengo bi sailkatuen arteko aldeari dagokionez, handiena 2012an eman zen Kaiku Produchak NT2 Hondarribiari 13”86ko aldea atera zioenean. Bestalde, lehengo denboraldian Urdaibai Aviak 2”74ko aldea bakarrik lortu zuen helmugan NT2 Hondarribiarekiko.

Txanden eraketa estropada honetarako San Miguel Ligako sailkapen nagusiaren araberakoa izango da, beraz, lehenengo txandan San Pedro Ecolmare, Tirán Pereira, Cabo eta San Juan Iberdrola arituko dira. Ohorezko txandan aldiz, Kaiku Producha, Orio Babyauto, Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribia lehiatuko dira. Estropada hau jokoan jarri aurretik, San Miguel ligako playoff-aren lehen jardunaldia lehiatuko da, non Getaria Indaux, Zumaia, CM Mugardos eta Portugalete Eulen izango diren erlojupekoan, datorren urtean San Miguel Ligan arraun egiteko eskubiddea ematen duten bi txarletako baten bila.

Jada igandea, 12:00etatik aurrera Portugaleten, denboraldiari amaiera emateko ordua iritsiko da XLV GP - XLI El Corte Inglés Banderarekin, denboraldiko hitzordurik berezienetako bat eta 2005. urteaz geroztik denboraldia ixten duena. Estropada hau ere hiru itsas-miliako distantzian jokatuko da, lau luze eta hiru ziabogarekin. Estropada hau denboraldiko azkena denetik, Kaiku Produchak hiru garaipen lortu ditu. Aldiz, Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribiak bi aldiz irabazi dute bertan eta Castro eta Orio Babyautok, behin. 2009. denboraldian Castrok denbora onena markatu zuen, kronoa 18'58”70ean geldituz. Lehen bi sailkatuen arteko aldeari dagokionez, handiena 2008an eman zen Orio Babyautok Pedreñaren aurretik sartu zenean, 12”36ra. Aldiz, txikiena 2055. urtean eman zen Astillerok irabazi eta Orio Babyauto 1”12ra sartu zenean.

San Miguel Ligako azken jardunaldi honetarako txandak sailkapen nagusiaren araberakoak izango dira, XXXIII. Bermeo Hiriko Banderan lorturiko puntuak gehitu ondoren. San Miguel Ligako estropada lehiatu aurretik, playoff-eko bigarren jardunaldia jarriko da jokoan eta bertan 2016ko San Miguel Ligarako bi txartelak lortuko dituzten kluben izenak ezagutuko dira. Playoff-eko bigarren jardunaldi hau erlojupeko formatuan jokatuko da, eta aurreko egunean Bermeo lortutako emaitzen alderantzizko ordenean egingo da irteera.

Itzuli