ACT TV 2016

ELKARRIZKETAK

15 Ira 2016

Denboraldiaren amaierako urrezko krisketa

Denboraldiaren amaierako urrezko krisketa

Gaur goizean XLVI GP - XLII El Corte Ingles Banderaren aurkezpena ospatu da Biboko El Corte Ingleseko goiko solairuan

Igandean 12.00etatik aurrera denboraldiko hemeretzigarren jardunaldiari dagokion eta San Miguel Liga 2016ri amaiera emango dion XLVI GP - XLII El Corte Ingles Bandera jokoan jarriko da. Txapelketa Portugaleteko ibaiara bueltatuko da Sevillan hasitako ibilbideari amaiera emateko 57 mila igaro eta gero. Hala ere, diferentziak minimoak dira oraindik, izan ere, Urdaibai Avia zein NT2 Hondarribia astebukaera honetan CaixaBank Koroarengatik lehiatuko dira.

El Corte ingles Bandera honen txanden antolaketa San Miguel Ligako sailkapen nagusiaren arabera izango da, XXXIV. Bermeo Hiriko Banderaren puntuak banatu eta gero finkaturik egongo dira. San Miguel Ligako estropada baino lehenago, igoera faseko playoffaren bigarren jardunaldia jokoan jarriko da eta honen bitartez, 2016ko San Miguel Ligan zein bi taldek parte hartuko duten jakiteko aukera izango dugu. Playoffaren bigarren jardunaldi hau, Bermeoko jardunaldiaren antzera, erlojupeko formatuan izango da eta irteerako ordena, aurreko jardunaldiaren emaitzen alderantzizko ordenean izango da.

Gaur goizean, XLVI GP - XLII El Corte Inglés Banderaren aurkezpena ospatu da Bilboko El Corte Ingleseko goiko solairuan. Bertara, Carmelo Lezana, El Corte Ingleseko ordezkaria; Mikel Torres, Portugaleteko Alkatea; Jose Manuel Ortiz, ACTko Zuzendaritza Batzordeko kidea; eta Karlos Belasko, Portugalete Euleneko lehendakaria hurbildu dira.

Kontsultatu estropadaren dossierra

Itzuli