ACT TV 2017

02 Abu 2017

Denboraldia taularen erdi aldetik ikusita

Denboraldia taularen erdi aldetik ikusita

Orain arte jokatutako jardunaldien inguruko iritzia eman dute Eusko Label Ligako sailkapenaren erdi aldean dauden taldeek

Denboraldi erdiko balorazioen bigarren entrega honetan, taularen erdi aldean dauden taldeek hartu dute hitza. Erdiko postu horiek oso lehiatuak ari dira izaten, eta borroka gori-gori dago. Seigarren, zazpigarren eta zortzigarren postuan, hiru punturen gora beheran, hurrenez hurren, Tirán Pereira (56), San Juan Sumelec (56) eta Ondarroa Cikautxo (53) daude. Bosgarren postuan, ‘Mar do Con’ek eta ‘Erreka’k baino 12 puntu gehiagorekin, Zierbena Bahías Bizkaia dago.

Denboraldi honetako ezustekoa Ondarroa Cikautxok eman du. Aurten debutatu duen taldea izan arren, seigarren postuan egotea lortu dute, eta orain, zortzigarren postuan ari dira lehiatzen. Berdinduta, eta Jon Iriondoren mutilekiko hiru puntuko abantailarekin, Tirán Pereira eta San Juan Sumelec daude. Bi tripulazio horiek ez dira ari izaten oso konstanteak eta erregularrak, baina hala ere, CaixaBank Koroa lortzeko lehian, postu desiratuak dituzte. 68 punturekin, bosgarren postuan, ‘galipo’ak daude. Urte hau beraien urtea ari da izaten, beraien historiako lehenengo Eusko Label Ligako bandera irabazi baitute. Lehenengo postu hura Aresen jokatutako estropadan eskuratu zuten. Igandean, etxean jokatu zuten jardunaldian ere, lan ikaragarria egin zuten. Denbora oso ona egin zuen, eta ia bandera beraiekin eramatea lortu zuten. 

Ondorengoa Eusko Label Ligan diharduten protagonisten ikuspuntua:

Itzuli