Albisteak 2014

BEREZIAK

23 Uzt 2014

Debut baten ametsa

Debut baten ametsa

Peyo Cuesta, Pedreñako patroia, San Miguel Ligan estreinatu zen ‘Cantabria’ko txopatik 

Joan den igandean Pedreñako kide batek oso egun berezia bizi zuen: Peyo Cuesta gazteak ‘Cantabria’ko txopan estreinatu zen Oria ibaiatik. Egun hau iristeko, kantabriarrak bere bizitzan zehar esfortsu ugari egin izan behar ditu, bideoan kontatzen digun bezala. Baina azkenean ametsa errealitatean bihurtu zen eta 18 urtekin San Miguel Ligan debuta egin zuen. Bere taldeak babes handia eman zion jardunaldian zehar eta batez ere bere lehungusuak, Cristian Ocejo, Pedreñako eskarmento handiko arraunlaria.

Horiek horrela, berarekin bizi izan nahi genun momentu berezi hau eta bideo bat prestatu dugu patroi gazte honekin. Beste datu bitxi bat da, Cuestak ‘kendu’ ziola arraun luzea Borja Gómezeri. Azken hau "la Caixa" Koroaren bila 200 estropada segidan zeraman Pedreñako patroi bezala. 

Itzuli