Albisteak 2016

BEREZIAK

30 Abu 2016

Datorren urtera arte!

Datorren urtera arte!

Zierbena Bahías de Bizkaia eta San Pedro agur esan diote txapelketari hurrengo urterarte

San Miguel Ligako bi jardunaldi besterik ez dira geratzen datorren irailaren 17 eta 18ean Bermeo eta Portugaleten jokatuko direnak. Bertan, playoff-eko partaideetaz gain, San Miguel Ligako lehenengo 8 sailkatuak egongo dira, arraun denboraldiari amaierako puntua emateko.

Baina talde batzuentzat San Miguel Ligako denboraldia jada amaitu da. Hau Zierbena Bahías de Bizkaia eta San Pedroren kasua da, sailkapeneko bederatzigarren eta hamargarren sailkatuak, hurrenez hurren. Hauek, 2016eko San Miguel Ligak eman duenaren euren balorazioa eman digute.

Itzuli