Albisteak 2016

LEHIAKETA

26 Mai 2016

Castro Urdialesek harrera egingo dio IV. CaixaBank Banderari

Castro Urdialesek harrera egingo dio IV. CaixaBank Banderari

Kantabriako herriak hurrengo abuztuaren 21ean San Miguel Ligako hamabostgarren jaurdunaldia jokoan jarriko du

San Miguel Liga estropada gune klasiko batera bueltatuko da, Castro Urdialesera hain zuzen. Hurrengo abuztuaren 21ean 12.00etan, Castroko uretan CaixaBank Coroaren hamabostgarren lehia ospatuko da. 2013. urtetik San Miguel Liga jokaleku honetara etortzen ez zela, Kaiku Produchak Tirán Pereriraren eta Astilleroren aurretik, Bandera Flaviobrigan 20'40''94 denborarekin garaile atera zen urtetik preseski.

Horrela, CaixaBank Banderak bertan behera uzten du Pasaiako egoitza azken bi urteen ondoren, NT2 Hondarribiaren 'Ama Guadalupekoa'k bi edizioetan garaile atera zen. 2013. urtean, CaixaBank Banderaren debutean Kaiku Produchak lortu zuen garaipena, urte hartan Kantabriako uretan ospatu zen, Laredon hain zuzen ere. 

Hala, San Miguel Ligak IV. CaixaBank Bandera denboraldiko fase gorenean bisitatuko ditu Castroko urak.

Itzuli