ACT TV 2016

BEREZIAK

21 Mar 2016

CaixaBankek tinko nabigatzen du ACTarekin

CaixaBankek tinko nabigatzen du ACTarekin

Finantza erakundeak laugarren urtez jarraian ACTarekin babesa berritu du

CaixaBankek beste urte batez babesa berritu du Traineruen eta Kluben Elkartearekin, horrela,  laugarren urtez jarraian egongo da arraunaren munduarekin erlazionatuta finantza erakundea. 2013tik aurrera CaixaBank Erakundearen garapenaren eta hazkundearen arduradunetako bat izan da, San Miguel Ligako babesle nagusietako bat bihurtuta.

Babesa berrituz, aurten ere CaixaBankek San Miguel Ligako trofeoari izena emango dio: CaixaBank Koroa, gaur egun NT2 Hondarribiak bitrinetan duen trofeoa hain zuzen. Gainera, ‘Ama Guadalupekoa’ko arraunlariek edo Urdaibai Aviako taldeak aurten  CaixaBank Koroa eskuratuko balute, trofeoa beren jabetzan geratuko zen.

Koroari izena emateaz gain, finantza erakundeak patroiaren lidertza goraipatzen jarraituko du eta patroi onena sarituko du, pasaden urtean San Juan Iberdrola taldeko patroiek, Endika Perezek eta Jon Ormzabalek jaso zuten maillot zuria. 

Horrez gain, aurten ere IV CaixaBank Bandera lehian izango da, aurreko urtean NT2 Hondarribiak Pasaian irabazi zuen bandera berdina. Bestalde, babesarean berritzearekin batera, CaixaBankek Euskotren Ligako liderra maillot zuriarekin sarituko du.

Gaur goizean izan da sinaduraren ekitaldia eta bertan Juan Pedro Badiola, CaixaBankeko Euskadiko eta Kantabriako Zuzendari Territoriala eta Pedro Andueza, ACTko presidentea izan dira. Anduezak adierazten du "CaixaBankek gure gain laugarren urtez jarraian jarri duen konfiantzak garrantzi handia ematen digu elkarte bezala. Babes honek proeiekzioz eta ilusioz betetzen gaitu".

Bestetik, Juan Pedro Badiolak dio “CaixaBankek arrauna babesten du arraunak Kantabriakin, Euskadirekin eta Galiziarekin duen harremanagatik. Akordio honen bidez, zonalde hauekin dugun konpromezua erakutsi nahi dugu”

Itzuli