Albisteak 2017

BEREZIAK

14 Abu 2017

CaixaBank Koroaren Tourra Zarautzen dago

CaixaBank Koroaren Tourra Zarautzen dago

Eusko Label Ligako Garaikurra Hondarribiatik joan da udalerri gipuzkoarrean geratzeko

Berriro errepidera! Behin CaixaBank Koroaren Hondarribiako egonaldia amaitu ondoren, hau berriro ere martxan jarri da bere bidaiko hurrengo geltokira irixteko. Aste honetan lehiatuko dire XL Zarauzko Estropadak direla eta, Eusko Label Ligako garaikurra, udalerri gipuzkoarreko Aritzbatalde polikiroldegian egongo da datorren abuztuaren 20ra arte, berarekin argazkia atera nahi duen guztiari zain.

CaixaBank Koroaren Tourrean parte hartzen duzuenok egutegiko azken estropada Eusko Label Ligaren Ontzitik ikusteko sarrera bikoitza eskuratzeko aukera izango duzue. Estropada horretan, gainera, lehiaketako garaileari CaixaBank Koroa emango zaio. Horrez gain, Patroirik Onenaren CaixaBank mailota lortzeko zozketan sartuko zara. Aurtengo mialota Magia Sportek, Eusko Label Ligaren Official Partnerrak, diseinatua da. Zozketa horietan parte hartu ahal izateko, hurbilen duzun CaixaBank Koroaren Tourreko puntura joan eta CaixaBank Koroarekin argazki bat atera beharko duzu. Ondoren, @actraineras twitter kontuari jarraitu eta zure argazkia, #TourCoronaCaixaBank hashtag-a gehituz, zure sare sozialera igo.

Ez galdu CaixaBank Koroarekin argazki ateratzeko aukera!

CaixaBank Koroaren Tourra

CaixaBank Koroa ondoren zehazten diren herrietan eta egunetan egongo da:

Ekainaren 26tik uztailaren 6ra Bilbo | CaixaBank-en egoitza (Gran Vía, 38)
Uztailaren 10etik uztailaren 17ra Donostia | CaixaBank-en egoitza (Churruca, 14)
Uztailaren 17tik uztailaren 23ra Santander | CaixaBank-en egoitza (Jesús de Monasterio, 19-21)
Uztailaren 24tik uztailaren 30era Getxo | Gobela Polikiroldegia (Luis López Oses, 3)
Abuztuaren 1etik abuztuaren 12ra Hondarribia | Hondartza Polikiroldegia (Foru Kalea)
Abuztuaren 13tik abuztuaren 20ra Zarautz | Aritzbatalde Polikiroldegia (Araba Kalea, 20)
Abuztuaren 21etik abuztuaren 27ra Boiro
Abuztuaren 28tik irailaren 11ra Donostia
Irailaren 11tik irailaren 16ra Portugalete

Itzuli