ACT TV 2016

18 Ira 2016

CaixaBank Koroa Bermeon geratzen da

CaixaBank Koroa Bermeon geratzen da

San Miguel Ligako txapeldun berriek, Urdaibai Avia, zaletu ‘Txo’ei eskeini diete saria

CaixaBank Koroa arratsalde honetan iritsi da Bermeora marea urdin baten aurrean. Gelditzeko iritsi da gainera, bostgarren aldiz irabazi ondoren. Urdaibai Aviako eskifaia 20.00ak aldera iritsi da herrira, non biztanle guztiak plazan bildu diren San Miguel Ligako txapeldunei ongietorria emateko. Arraunlari, prestatzaile, laguntzaile zein zuzendaritza Bermeoko Kasinoko balkoira irten dira, Jon Salsamendi entrenatzaileak aurkezten zituen bitartean, banan-banan herriari eskerrak emateko CaixaBank Koroa eskainiz eta hurrengo urtean berriz bertan bilduko direla zin egiteko.

Itzuli