Albisteak

ELKARTEA

10 Mai 2021

CaixaBank eta ACT norabide berean doaz beste denboraldi batez

CaixaBank eta ACT norabide berean doaz beste denboraldi batez

•    CaixaBankeko iparraldeko lurralde-zuzendari Juan Pedro Badiolak eta ACTko presidente Borja Rodrigok sinatu dute akordioa, eta horri esker, finantza-erakundea, bederatzigarren urtez jarraian, traineruen lehiaketa nagusiaren babesle nagusia izango da.

•    CaixaBank Bandera Castro Urdialesera itzuliko da, eta, horrenbestez, Kantabriako uretan izango dira gizonezkoen zein emakumezkoen traineru txapelketa nagusiak.    
 

CaixaBankek bere norabidea tinko mantentzen du ACTrekin batera, eta hastear dugun denboraldi honekin, bederatzi urte izango dira traineruen txapelketa nagusienarekin konprometituta, Kantauri itsasoan eta Atlantikoan udan egiten den kirol lehiaketarik nabarmenenetako bat. Ondorioz, finantza-erakundea ACTko babesle nagusi zaharrena da. Nahiz eta, osasun-krisiaren ondorioz mundu mailan bizi den ezohiko egoera dugun, CaixaBankek babesle nagusietako bat izaten jarraituko du, lehiaketako sari nagusiari izena emanaz, CaixaBank Koroa. Bazkideak diren hamabi klubak udan zehar lehiatuko dira denboraldia osatzen duten 20 jardunalditan zehar, eta ontziak Galizian, Kantabrian eta Euskal Herrian nabigatzera eramango dituena.

Ohi bezala, CaixaBankek patroien lana ere saritzen jarraituko du; non, iaz Asier Zurinaga Santurtziko 'Sotera'ko patroia izan zen irabazlea. Bestalde, CaixaBankeko izarra ere emakumezkoen ontzietan sartuko da, eta hauek barrutik bultzatuko ditu. Emakumezkoen txapelketako liderren larrua tindatuko du, urtez urte gora doan lehiaketa baten hazkundea sustatuz.

Baina aurtengo berrikuntza nagusia CaixaBank banderarekin dator. Izan ere, finantza erakundeak lehiaketa Kantabria itzultzea posible egingo du Izan ere, Eusko Label Ligako 12 ontziak eta Euskotren Ligako lau traineruak, uztailaren 24an Castro Urdialesen izango dira CaixaBank Bandera irabazteko asmoz.     

Konfiantza eta konpromisoa    
Horrela, CaixaBankeko Iparraldeko Lurralde Zuzendaritzan egindako bilera batean, Borja Rodrigo ACTko presidenteak eta Juan Pedro Badiola CaixaBankeko Iparraldeko 


Lurralde zuzendariak lankidetza akordio berri hau sinatu dute. "Bederatzi urte dira, denbora gehien daraman babeslea gara, eta pozgarria da", azaldu du CaixaBankeko Iparraldeko Lurralde zuzendariak, non bere gain dituen Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Autonomia Erkidegoa. "Testuingurua oso zaila izan arren, iaz argi geneukan arraunaren aldeko apustua egiten jarraitzeko unea zela, eta oso pozik geratu ginen 

lehiaketaren azken emaitzarekin, ez bakarrik kirol mailan, baita inguruan duen guztiarekin ere", adierazi du Badiolak. Gainera, txapelketa Kantabriara itzultzeari dagokionez, aurten Eusko Label ligan Kantabriako ontzirik ez dagoen arren", aitortu du, “Lurraldearekin dugun konpromisoak CaixaBank Bandera Castro Urdialesen izatea eskatzera eraman gaitu, horrela kantabriarrek maila altuko arraunarekin gozatzen jarrai dezaten".

Bestalde, Borja Rodrigo ACTko presidenteak eskerrak eman ditu "finantza sektoreko enpresa lider batek Elkartearen balioen alde egiten jarraitzeagatik. Bederatzi urteren ondoren, zaila da hitz berriak aurkitzea CaixaBankek berrikuntza honekin erakusten duen konpromisoa eta fideltasuna deskribatzeko". Lehiaketaren hasieraren aurrean, "Bi hilabete eskasetan lehiaketaz gozatu ahal izango dugu, eta CaixaBank Koroaren eta patroi onenaren maillotaren irabazleak ezagutuko ditugu".


CaixaBank, kirolarekin konprometitutako erakundea    
CaixaBanken ustez, komunikaziorako tresna estrategikoa da kiroletako babesle izatea, eta erakundeak kirol-jarduerarekin partekatzen dituen balioak ematen ditu, hala nola lidergoa, ahalegina, gainditzea eta talde-lana. Babesletzaren bidez, finantza-erakundeak aurrerapen kulturala, soziala eta ekonomikoa sustatzen du, gizartearekiko konpromisoaren sorrerako balioen ildotik.

Bulego-sarearen bidez, CaixaBankek lotura estua du lurraldearekin, eta bezeroarekin hurbileko erakundea izateko bokazioa du. Horrek esan nahi du tokiko babesletza estrategia egokia dela eragin-lurraldean nabarmentasuna sortzeko. Hori dela eta, CaixaBankek, Iparraldeko Lurralde Zuzendaritza Eibar, Alaves, Baskonia, Sporting de Gijon eta Real Oviedo bezalako taldeetan dago. Baina erakundearen estrategia lurraldeko kirola babestea eta sustatzea ere bada, hala nola Traineru Elkartearekin, esku pilota LEPMren babes nagusiarekin edo Galiziako herri lasterketa nagusiekin.    
 

Itzuli