Albisteak 2017

BEREZIAK

20 Uzt 2017

CaixaBank Bandera bueltan da

CaixaBank Bandera bueltan da

V Bandera CaixaBank eta emakumezkoen II Bandera CaixaBank izango dira jokoan, larunbat honetan, Santanderren

Larunbat honetan, 18.00etatik aurrera, Eusko Label Ligako 7. jardunaldiari dagokion eta Liga Euskotreneko 3.ari dagokion bandera bana izango dira jokoan: V Bandera CaixaBank eta emakumezkoen II Bandera CaixaBank. Banderen izenaren arrazoietako bat, CaixaBank Eusko Label Ligaren Main Sponsorra izatea da. 2013. urteaz geroztik arraunetako kategoriarik gorena babestu izan du. 'El Sandinero' hondartzak geure liga hartzen duen lehenengo aldia izango da. Bi frogak linea formatuan jokatuko dira, eta badiaren barneko aldean kokatuta egongo diren balizetatik itsasaldera egin beharko dute arraun, kanpoko balizak egongo diren lekura. Emakumezkoen tripulazioek emango diote hasiera lehiari. Bi luze eta ziaboga batetan banatuta, 2778 metro egin beharko dituzte. Ondoren, gizonezkoen tripulazioek hartuko dute protagonismoa. Azken horiek hiru mila nautiko (5556 metro) egin beharko dituzte, lau luze eta hiru ziabogatan banatuta. 

Eusko Label Ligako txandak sailkapen orokorraren arabera finkatuko dira. Horrela, arraun egiten lehenak Astillero, Ares, Cabo eta San Pedro izango dira. Ondoren, San Juan Sumelecek, Ondarroa Cikautxok, Tirán Pereirak eta Zierbena Bahías Bizkaiak borrokatuko dute. Azkenik, ohorezko txandan irtengo dira Kaiku Producha, Orio Babyauto, Hondarribia eta Urdaibai Avía. Liga Euskotrenen, bestalde, txanda bakarra egongo da. Bertan, ondorengo taldeak irtengo dira: San Juan Iberdrola, Hibaika Jamones Ancín, Orio Babyauto eta Arraun Lagunak Donostia.

Estropadaren Dossier-a

Itzuli