ACT TV 2023

ELKARRIZKETAK

04 Uzt 2023

CaixaBank Azken Luzea: A Coruña

CaixaBank Azken Luzea: A Coruña

Andrea Astudillo, Donostia Arraun Lagunakeko patroia eta Borja Gomez, Zierbena Bahias de Bizkaiako patroiak jantzi dute sailkapeneko maillotak, eta euren sentsazioak azaldu dizkigute

Lehiaketako lehen asteburuak zapore gazi-gozoa utzi digu, lehen jardunaldia bertan behera utzi ondoren. Igandean, aldiz, denboraldi berriari hasiera emateko aukera izan genuen VII-VI Bandeira Cidade da Coruña estropadarekin.

Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako kirolari guztiek itsas baldintza kaskarrak izan zituzten, eta helmugarako bidea zeharkatuta, erakustaldia eman zuten. Guztien ahalegina goraipatuz, lau kirolari nabarmendu ziren besteen gainetik.

Emakumezkoen kategorian, Nerea Perez, Nortindal Donostiarra taldeko patroia nagusitu zen gainontzeko  patroien artean, eta lortutako 8 puntuei esker, etxeko estropadan EITB Sariko patroi onenaren maillota janzteko aukera izango du.

Andrea Astudillo, Donostia Arraun Lagunak taldeko patroia, izan zen denboraldiko aurreneko bandera astintzen lehena. Garaipen horri esker, Euskotren Ligako liderraren maillota ere jantzi zuen, datorren larunbatean jantzita eramangu du VII. Fabrika Banderan.

Gizonezkoen mailan, Getaria izan zen lehen jardunaldiko ezusteetako bat bere hirugarren postuarekin. Kirolarien lan onak ere ahalbideratu zion Unax Eizagirre patroiari CaixaBank Patroi Onenaren sailkapeneko hamabi puntuak lortzea. Horrela, Getariako patroiak, iaz bezala, Donostiako estropadan jantziko du CaixaBank patroi onenaren maillota.

Eusko Label Ligako sailkapenari dagokionez, Zierbena Bahias de Bizkaia izan zen estropada-eremua zeharkatu zuen trainerurik azkarrena. Garaipenari esker, XV. Fabrika Banderan Galipoen taldea erraz nabarmenduko da liderraren elastikoa soinean daramatela. 


 

Itzuli