Albisteak 2016

BEREZIAK

28 Abe 2016

Borroka nagusi, koroaren gudan

Borroka nagusi, koroaren gudan

2017an HBOk arraun munduan murgilduko da eta, ACT TV lortu eta gero, ekoizpen berri bat argitaratuko du ‘Arraunen Jokoa’ren izenean 

Inongo zalantzarik gabe, egungo berria da. Zumaian eta Bermeon ‘Game Of Thrones’-ek izando esperientzia eta gero, HBO-k jakinarazi du hurrengo hilabeteetan ‘Arraunen Jokoa’ izeneko ekoizpena arurrera eramango duela. HBOk ez ditu detaile handiagorik eman, baina jakin izan dugunez, Fran Montes, Kaiku Producha-ko arraunlaria, Dothraki Arraun Elkarteko agintaria izango da, eta Ane Arbillaga, ‘Batelerak’ ontzikoa, Stark Juan Iberdrola-ko klana gidatuko du.

Baina hau ez da gaurko berri bakarra. HBO-k, ACT TVrekin akordio bat adostu du. Akordio honetan, besteak beste, gaur egungo komunikazioko kideak (Carmen González, Mikel Rubio edo Xabi Martínez) ordezkatuko dira eta ‘Game of Thrones’-eko pertsonaiak lekukoa hartuko dute. Kasu honetan, ‘The Mountain’ edo Sandor ‘The Hound’ Clegane-k mikrofonoa hartuko dute eta saiatuko dira “aukeratutako kirolari guztia galderak erantzutea”.

Ah, eta urtero egun honetan esaten dugun bezala: Ondo pasa, inoxente ;) 

Itzuli