Albisteak 2011

LEHIAKETA

09 Eka 2011

BORDELEKO BI BANDEREN AURKEZPENA

BORDELEKO BI BANDEREN AURKEZPENA

Asteazkenean, ekainak 8, Bordeleko bi banderen aurkezpen ekitaldia egin da Burtsaren Jauregian, Bordeleko Komertzio Ganberaren egoitzan. TROPHEE BORDEAUX CASINO LUCIEN BARRIERE Bandera eta GRAND PRIX CCI DE BORDEAUX Bandera aurkeztu ziren.

Ekainaren 18an, 17:00an hasiko da TROPHEE BORDEAUX CASINO LUCIEN BARRIERE estropada.

Ekainaren 19an, eguerdiko 12tan, GRAND PRIX CCI DE BORDEAUX estropada hasiko da.

San Miguel Liga-Mapfre Koroako bi estropadak Bordeleko Errekaren Festaren baitan antolatu dira, ezaugarri ezberdinetako hainbat ekitaldi biltzen dituen festa eguna, hain zuzen ere (kirol arlokoak, kulturakoak...). Antolatzaileek "herri tematiko" ezberdinak prestatuko dituzte.

Itzuli