Albisteak 2015

LEHIAKETA

09 Abu 2015

Boiron, NT2 Hondarribiarentzat ere

Boiron, NT2 Hondarribiarentzat ere

'Ama Guadalupekoa'k bere zazpigarren bandera erdietsi du, Urdaibai Aviaren aurretik, eta 124 punturekin San Miguel Ligaren sailkapenean sendotu da

Zazpi garaipen dauzka jadanik NT2 Hondarribiak San Miguel Liga honetan. Azkenekoa, eguerdi honetan XXV Concello de Boiro Bandeiran 19'42"01n kronoa geratuz, Urdaibai Aviari 13 segundo eta Orio Babyautori 18 segundo ateraz. Honela, Mikel Orbañanosen mutilak "la Caixa" Koroarengatiko lehian 124 punturekin ezarri dira, Urdaibai Avia baino 13 puntu gehiagorekin. "la Caixa" Patroi Onernaren Garaikurrean, Irakoitz Etxeberriak jarraitzen du lidertzan.

NT2 Hondarribia lehenengo paladetatik ihes egin dute, bere lehiakideekiko eta aurreko txandetako taldeen denborak hobetuz. 19'42"01eko denborarekin, zazpigarren bandera lortu eta 124 puntu bereganatu dute. Urdaibai Aviaren 'Bou Bizkaia' izan da bigarren hondarribiarrengandik 13 segundora, eta Orio Babyauto izan da hirugarren 18 segundora. San Juan Iberdrolak itxi du txanda 20'14"95eko denborarekin bostgarren postua lortuz.

Bigarren txandan, Kaiku Produchak ez die inongo aukerarik eman euren txandakideei eta 20'04"04ko denborarekin laugarren postua lortu dute. Lehia handiena txandako bigarren postuarengatik izan da San Pedro Ecolmare eta Tirán Pereiraren artean, Caboren denbora hobetu nahiean. Azkenean, segundo bateko aldea egon da hiru ontzi hauen artean, Boirokoen alde amaituz. Txanda honi dagokionez, San Pedro Ecolmare 20'27"74ko denboran zazpigarren izan da eta Tirán Pereira zortzigarren izan da 20'28"58ko markarekin. Zierbena Bahías de Bizkaia, hamargarren izan da amaieran.

Caboren etxeko ontzia bere lanaz konbentziturik atera eta hasieratik amaiera txandako lehen postuan joan da 20'27"47ko denborarekin seigarren postua lortuz. Astilleroren 'San Jose' bederatzigarren izan da 20'50"03rekin, eta Portugalete Eulen eta Samertolameu Rodman Groupek itxi dute sailkapena.

Hurrengo geltokia, Zarautz

Datorren asteburuan San Miguel Ligako hitzordurik garrantzitsuenetako bat iritsi da, Zarauzko Estropaden jardunaldi bikoitza. Gainera, udalerri gipuzkoarrean, Euskotren Ligari amaiera emango zaio, aurtengo txapelduna erabakiz.
 

Itzuli