ACT TV 2017

BEREZIAK

27 Abu 2017

Boiron indarberritu egin da Urdaibai Avia

Boiron indarberritu egin da Urdaibai Avia

Gaurkoan, ‘Bou Bizkaia’k, bi estropadatan hondarribiarekiko lau puntu galdu ondoren, Koroa eskuratzeko baliagarria izan daitekeen puntu bat eskuratu du
 

Urdaibai Aviak, 19’03”96ko denbora eginez eta XXXVII Bandeira Concello de Boiroko garaipenarekin, atzokoan Hondarribiarekiko galdu zuen abantailaren zati bat berreskuratzea lortu du. Azken bi jardunaldiak falta diren honetan, bi taldeen arteko desberdintasuna hiru puntukoa da. 15 punturekin, Ioseba Amunarrizek jarraitzen du Patroi Hoberenaren CaixaBank sailkapenean lider. Bere atzetik, 11 punturekin, Iñigo Larrinaga doa.

Urdaibai Aviak hartu du mendean, hasieratik amaiera arte, ohorezko txanda. Horrela, 19’03”96 eginez, garaile amaitu du. ‘Txo’en atzetik, 9”40ra eta hirugarren postuan, Hondarribia sailkatu da. 19’16”64rekin, Kaiku Produchak hirugarren lekua eskuratu du, eta Orio Babyautok, 19’32”72rekin, berriz, zazpigarrena.

Gaurkoan ere, bigarren txandako garaipena, 19’29”16rekin eta laugarren postuan, Zierbena Bahías de Bizkaiak lortu du. San Juanek ere estropada ederra egin du, eta 19’32”54ko denbora eginez, bosgarren geratu da. Bestalde, Tirán Pereirak, kronometroa 19’35”44tan geratuz, bederatzigarren amaitu du. ‘Bou Bizkaia’rengandik 31”52tara, hamargarren postuan, Ondarroa Cikautxok itxi du gaurko estropadako bigarren txanda.

Cabok izugarrizko estropada eskaini die bere zaleei. Amaierako arraunkadatan erabaki da, estropada osoan zehar, San Pedrorekin izan duen lehia gogorra. Azkenean, 19’33”18rekin, Boiroko taldearentzat izan da garaipena eta seigarren lekua. 2”26tara, ‘Libia’k zortzigarren amaitu du. 19’52”98rekin, hamaikagarren izan da Astillero, eta garaileengandik 1’08”18tara, txanda eta sailkapena itxi dituena Ares izan da.


Kontxa dela eta, geldialdia

Orain, Kontxako estropada dela eta, Eusko Label Ligak bi asteko atsedenaldia egingo du. Txapelketa, datorren irailaren 16an eta 17an, hurrenez hurren, Bermeon eta Portugaleten jokatuko diren azken bi jardunaldiekin itzuliko da. 

Itzuli