Albisteak

BEREZIAK

27 Uzt 2021

BM lehiaketa: Donostiarra Lacturale

BM lehiaketa: Donostiarra Lacturale

Iraide Martinek eta Maialen Alkortak denboraldiko lehen bandera ospatzeko lehiaketan parte hartuko dute

Euskotren Ligako Lacturale Donostiarrako arraunlariek BM lehiaketan parte hartuko dute denboraldiko lehen garaipena lortu ondoren. Lehiaketan, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako talde guztiek parte hartzen dute.

Igandean Euskotren Ligako denboraldiko lehen bandera lortu zuen Donostiarra Lacturalek, eta bertako bi arraunlarik arraunak pinturagatik aldatu dituzte gaurkoan. BM Lehiaketaren zortzigarren atal honetan, Maialen Alkortak marraztuko du, eta Iraide Martinek, berriz, bere taldekidearen marrazkiak asmatzen ahaleginduko da.

Arraunlariek dinamika onarekin jarraitu nahi dute, BM supermerkatuetako azken saria irabazteko. Oraingoz, lidergoa Hondarribiako bi taldeen esku dago, hiru punturekin berdindurik daudelarik.

Emaiozue "Play" ari, eta gozatu BM lehiaketaz!

Itzuli