Albisteak 2014

LEHIAKETA

29 Abu 2014

Bizkaian nabigatzen amaierararte

Bizkaian nabigatzen amaierararte

San Miguel Liga amaituz doa Bizkaiako uretako hamasei eta hamazazpigarren jardunaldien lehiatzearekin eta oraindik dena dago erabakitzeko

San Miguel Liga bere denboraldi erregularraren azken astebukaerara iritsi da, non 12 taldeak azkeneko aldiz batera lehiatuko diren. Jarraian datozen lau jardunaldiak Bizkaian jokatuko dira eta astebukaera honetan Portugalete eta Bilboren txanda iritxi da. Bihar, 18.00etatik aurrera, XXXIII Bandedra Noble Villa de Portugalete – Mundobasket 2014 jarriko da jokoan eta igandean, 12.00etan V Bandera de Bilbao. Bandera Noble Villa de Portugaleteren edizio asko jokatu diren arren, azken bi urteotan (2012 eta 2013) bakarrik jokatu dira goi-mailako arraunaren txapelketan. Bestalde, aurtengoarekin Bilboko hitzorduak bere laugarren edizioa jokatuko du (2007, 2008 eta 2011).

Portugaleteko estropadaren azken edizioan, Kaiku Ambilampek llortu zuen garaipena 19'31”90ko denbora eginez eta 6”46ko aldea ateraz Urdaibai Aviari. 2012an, San Miguel Ligako gaurko liderrak, Hondarribia Orsak, lortu zuen bandera etxera eramatea kronoa 20'27”05ean geldituz eta Kaiku Ambilamp izan zen bigarren 5”06ra iritsiz. Bilboko estropadari dagokionez, orain arte hiru talde desberdinek lortu dute garaipena bertan: Orio Babyauto 2007an, Castro 2008an eta Kaiku Ambilamp 2011ean. 2008Ko estropadan, Castrok orain arteko denborarik onena egin zuen, 19'34”52 eta lehenengo bi sailkatuen arteko alderik txikiena ere bertan eman zen Orio Babyauto 1”21ra iritsiz. Bestalde, hurrengo urteko estropadan, lehenengo bi sailkatuen arteko alderik handiena eman zen, Orio Babyautok irabazi zuen estropada eta Hondarribia Orsa izan zen bigarren 13”32ra. 2012. urtean IV bandera de Bilbao jarri zen jokoan, baina ez zen San Miguel Ligarako puntuagarria izan, eta bertan, Hondarribia Orsak lortu zuen garaipena. 20'33”50eko denborarekin, eta San Pedro Ecolmare iritsi zen bigarren 88 zentesimako aldearekin.

Asteburu honetako bi estropadetako txandak San Miguel Ligaren sailkapen nagusia jarraituko dute. Bera, biharko Portugaleteko lehenengo txandan Pedreña, Urdaibai Avia, Astillero eta San Pedro Ecolmare egongo dira; bigarrenean, aldiz, Zierbena Bahías de Bizkaia, Portugalete Eulen, Tirán Pereira eta San Juan Iberdrola; azkenik, ohorezko txandan, Cabo, Kaiku Ambilamp, Orio Babyauto eta Hondarribia Orsak egingo dute arraun. Igandean Bilboko lehiatuko den estropadako txandak larunbateko estropada amaitu ondorengo sailkapen nagusia jarraituko dute.

Dena erabaki gabe

San Miguel Liga Bizkaira iristen da Hondarribia Orsa (161) sailkapen nagusiaren lider dela, zortzi puntuko aldea duela Orio Babyautorekiko (153), eta oriotarrak zifra hori txikitzen saiatuko dira azken jardunaldietara "la Caixa" Koroa etxera eramateko aukerekin iristeko. Bi hauen atzetik Kaiku Ambilamp dago (134), hirugarren postua ia ziurtaturik daukala. Cabo (95) lehia bizian da San Juan Iberdrola (94), Tirán Pereira (87) eta Portugalete Eulenekin (84) laugarren postua eta ohorezko txandako postua mantentzeko, baina ez da erraza izango lau talde 11 punturen aldean daudelako. Goikaldea emozioz betea badago, behealdea ez da gutxiago izango. San Pedro Ecolmare (64) eta Astillero (62) bi puntuko aldean daude eta Zierbena Bahías de Bizkaiaren bila doaz (70), Urdaibai Avia (55) atzetik dutelarik. "la Caixa" patroi hoberenaren garaikurraren sailkapenean Vicente Carpinterok lidertzan jarraitzen du sendo eta bost puntukoa da jada aldea Gorka Aranberrirekiko daukana.

Dena erabakitzeko dago oraindik San Miguel Ligan eta ziur asko Bizkaian jokaturiko bi jardunaldi hauetan traineruek eta bertako arraunlariek espektakulua ematen jarraituko dutela, denboraldi guztian egin duten bezala.

Itzuli