Albisteak 2011

LEHIAKETA

29 Eka 2011

BILBOKO IBAIA PROTAGONISTA IZANGO DA ASTEBURU HONETAN BILBOKO III BANDERAREKIN ETA EL CORREO BANDERAREKIN

BILBOKO IBAIA PROTAGONISTA IZANGO DA ASTEBURU HONETAN BILBOKO III BANDERAREKIN ETA EL CORREO BANDERAREKIN

Bilbo, 2011. ekainak 29a. Bilboko ibaia 2 estropaden eszenatoki bilakatuko da asteburu honetan: San Miguel Liga - Mapfre Korori dagokion Bilboko III Bandera eta, Euskotren Ligako El Correo Bandera izango dira protagonistak. Bi estropadak aurkezten izan dira Sabin Anuzita jauna, Bilboko Kirol Zinegotzia, Borja Rodrigo jauna, BAFko presidentea eta Deustu ATko zuzendaria eta. Iñaki Mikeo, ACTko Gerentea.

Bi probak daukate Bilboko Udalaren babesa eta biak Uribitarte paretik irtengo dira Deustoko zubirantz. Nesken proba 12tan hasiko da eta estropada bukatu bezain laster emango zaio hasiera gizonezkoen estropadari. El Correo Bandera bi luzetara jokatuko da ziaboga batekin eta bertan B multzoko taldeak arituko dira lehian: Bizkaia, Getaria-Tolosa, Hondarribia eta San Juan Iberdrola.

El Correo bandera ematerakoan hasiko da San Miguel Ligari dagokion jardunaldia. Proba erlojupeko eran jokatuko da, lau luze eta hiru ziabogekin. Irteera, Camargon aurreko egunean jokatutako estropadak erabakiko du. Aurkezpena aprobetsatuz, Camargoko estropadaren txandak antolatzeko zozketa egin da Bilbon eta hau izan da emaitza:

1ª Txanda: Kaiku Ambilamp, Camargo, San Pedro Ecolmare eta Tirán Pereira.
2ª Txanda: San Juan Iberdrola, Orio Amenazar, Hondarribia Orsa eta Astillero.
3ª Txanda: Castro, Zumaia Altuna y Uria, Pedreña eta Urdaibai Umpro Avia.

Informazio gehiago San Miguel Ligako Web-aren egutegia atalean duzue

Argazkia: JR Brizuela

Itzuli