Albisteak 2015

LEHIAKETA

26 Abu 2015

Bilbok Aste Nagusiarekin jasoko du San Miguel Liga

Bilbok Aste Nagusiarekin jasoko du San Miguel Liga

Gaur goizean, San Miguel Ligaren hamaseigarren jardunaldiari dagokion VI Bilboko Banderaren aurkezpen saioa ospatu da Bilboko Udaletxean

Beste urte batez Bilboko Itsasadarrak Bilboko Banderaren beste edizio bat jasoko du. Autten estropada berezi honen seigarren edizioa jokatuko da, San Miguel Ligaren hamaseigarren jardunaldiari dagokiona. Estropada hau erlojupeko formatuan lehiatuko da hiru itsas-miliako estropada eremuan, lau luze eta hiru ziabogarekin, irteera eta helmugako balizak Bilboko Udaletxearen parean kokatuta direlarik.

Larunbateko jardunaldi honen txanden eraketa San Miguel Ligaren sailkapen nagusiaren araberakoa izango da. Beraz, lehenengo txandan Samertolameu Rodman Group, Portugalete Eulen, Zierbena Bahías de Bizkaia eta Astillero izango dira. Bigarrenean aldiz, San Pedro Ecolmare, Cabo, Tirán Pereira eta San Juan Iberdrola arituko dira. Azkenik, ohorezko txandan, Kaiku Producha, Orio Babyauto, Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribia lehiatuko dira.

Gaur goizean ospatu da Bilboko VI Bandera honen aurkezpen saioa Bilboko Udaletxean, eta bertan izan dira Oihane Agirregoitia, Bilboko Udaletxeko kirol zinegotzia; José Manuel Ortiz, ACTko zuzendaritzako kidea; eta Borja Rodrigo, Deustu A.T.ko ordezkaria. 

Itzuli