ACT TV 2016

BEREZIAK

10 Mai 2016

Bilbo San Miguel Ligako egoitza izango da beste behin

Bilbo San Miguel Ligako egoitza izango da beste behin

Bilboko ibaia hurrengo uztailaren 16an San Miguel Ligako jaurdunaldi berri baten lekukoa izango da. Aurten, nobedade bezala, emakumeak ere arraunean arituko dira
 

Bilboko hiriburuan jokatzen den estropada, azken urteetan, San Miguel Ligako egutegian gorriz markatuta ageri da. Gainera, aurten ere Euskotren Ligako egutegian agertzen da, izan ere, uztailaren 18.00retan, lehen aldiz Emakumezkoan Bilboko Bandera ospatuko da. Euskotren Ligan ohikoa den bezala, emakumeen estropada bukatu eta gero, gizonezkoen estropada hasiko da. Kasu honetan, CaixaBank Koroaren seigarren jardunaldiari dagokion VII. Bilboko Bandera jokoan jarriko da.

Zentzu honetan, San Miguel Ligako traineruak klasikoa den lau luzeko banakako erlojupekoan paladak eman beharko dituzte-Euskotren Ligaren kasuan bi luze-estropadaren hasiera eta amaiera Bilboko Udaletxean izanik. Aurreko urtean, NT2 Hondarribiak bandera eskuratu zuen Urdaibai Aviaren aurretik. Lehia bortitza izan hura, baina azkenean, ‘Ama Guadalupekoa’ren mutilak hiru segunduren abantailarekin gailendu ziren. Euskotren Ligari dagokionez, azkeneko testigantza 2011aren uztailaren 3an izan zen El Correo Bandera jokoan jarri zenean, egun horretan, Getaria-Tolosa garaile irten zen Bizkaiaren aurretik 9 segunduren aldearekin.

Horrela, Bilboko ibaia eta ertza, beste behin uztailaren 16an San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako koloreekin tindatuko da. Bertara hurbiltzen den orok, San Miguel Ligako karabanari batuta datozen ekintzekin ere disfrutatzeko aukera izango du.
 

Itzuli