Albisteak 2016

BEREZIAK

15 Eka 2016

Bilbao Sevillarako zozketaren garaile

Bilbao Sevillarako zozketaren garaile

Ugutz Bilbaok, NT2 Hondarribiako arraunlariak, Sevillan ospatuko den IV Euskadi Basque Country Bandera zuzenean bizitzeko bi pertsona gonbidatzeko aukera izango du

Aurreko larunbatean Bilbon ospatutako San Miguel Ligako Galak askorako eman zuen. Gauza askoren artean, San Miguel Liga osatzen duten 12 klubeko arraunlarien artean bi pertsonentzat lehen jaurdunaldia zuzenean Sevillan ikusteko bidaia zozkatu zen. Garailea Ugutz Bilbao izan zen, NT2 Hondarribiaren arraunlaria.

Zozketaren funtzionamendua oso erraza izan zen. Kutxa batean CaixaBank Koroa eskuratu nahi duten 12 taldeen izenak aurkitzen ziren eta honek egungo txapeldunaren, NT2 Hondarribiaren, arraunlari bat izango zela erabaki zuen. Bigarren kutxan, 1etik 22rarteko zenbakiak aurkitzen ziren, talde bakoitzeko aurraunlariak zenbaki hauen artean Boga aldizkariaren arabera zenbakituta zeuden. 3 zenbakia izan zen hautatua, Ugutz Bilbaoren zenbakia hain zuzen. Horrela, 'Ama Guadalupekoako' arraunlariak nahi dituen bi pertsona IV Euskadi Basque Country Bandera zuzenean bizitzeko aukera izango du. ¡Zorionak Ugutz!

Itzuli