ACT TV

ELKARRIZKETAK

24 Mai 2018

"Bigarrengo txandan sartzea helbururik nagusienetarikoa izango litzateke"

"Bigarrengo txandan sartzea helbururik nagusienetarikoa izango litzateke"

Aitor Sautuk, Kaiku Produchako entrenatzaileak, bere mutilen helburu nagusietaz hitz egin digu, baita aurten taldeak izango dituen aldaketei buruz ere

Hilabete bat soilik falta da 2018ko Eusko Label Ligari hasiera emateko, eta espero hau bizkorrago pasatzeko Aitor Sautu elkarrizketatu dugu, Kaiku Produchako entrenatzailea. Honek bere taldeari buruz eta hauen elburuei buruz hitz egin digu.

Entrenatzailea bere traineruaren egoerari buruz hitz egiten hasi da “traineruan denetarik aurki dezakegu; eskarmentu handiko jendea, Eusko Label Ligan urte asko daramatzatenak, urte anitz arraun mundutik kanpo egondako arraunlariak, baita harrobiko jende gaztea ere”. Burutzen ari diren delboraldi-aurreari buruz Aitorrek dio“denboraldia duda askorekin hasi zen, bai kirol mailan, baita diru kontutan ere. Guztira bost froga burutu genituen eta azkeneko bientan hainbat duda sortu zitzaizkigun eginiko emaitzekin”.

Eusko Label Liga ez da txapelketa erraz bat eta lehiakideak urtetik urtera gogorragoak dira. Kaiku Produchak izango dituen lehiakideei buruz Aitor Sautuk hondorengoa dio “Eusko Label Ligan aurten bi liga ikusiko ditugu. Lehenengoa iazko denboraldiko lau klub onenek osatuko dute, baita Donostiarra eta Santurtzi Iberdrolak ere. Bigarrengo ligan beste denok arituko gara arraunean ahalik eta lehiarik onena burutzen”.

Nahiz eta talde gazte bat izan, Aitor Sautuk dio “jarrera paregabea eta entrenamenduak ondo egiteko gogoak dituzte arraunlariek”. Haien helburuei buruz hitz egitean, nagusiena zein den aitortu digu “Kaiku Producha tradizio handiko klub bat da eta bigarrengo txandan sartzea liga honetako helbururik nagusienetarikoa izango litzateke”.

Itzuli