Albisteak 2015

BEREZIAK

18 Abu 2015

"Beste gauzak egin baditzazkezu, zergatik ez hau?"

"Beste gauzak egin baditzazkezu, zergatik ez hau?"

Luis González, Caboko arraunlariak, joan den ekainaren 3an istripu larri bat jasan zuen, baina jada berriro trainerura igotzeko geratzen zaizkion egunak zenbatzen dabil

San Miguel Liga Barnetik sekzioaren atal berri honetan Luis Gonzálezen historia ezagutuko dugu, nork bere bizitzaren erdia baina gehiago daraman bere pasio handian murgildurik: arrauna. 24 urte bakarrik eduki arren, Caboko traineruaren erreferente handietako bat bilakatu da eta klubetik, Boiroko taldearen azken urteetako emaitza onen errudun handietako bat bezala sinalatzen dute.

Joan den ekainaren 3an bizitzak ezusteko handi bat eman zion. Bere aitari teilatu baten konpontze lanetan laguntzen ari zela, honek irrist egiten zuela ikusirik, laguntzera joan zen eta zorte txarrarekin buruz lurrera erori zen zazpi metroko altura batetik. Santiago de Compostelako hospitalera ebakuatu behar izan zuten helikopteroan eta bere diagnostikoak ez zuen itxaropen askorik ematen.

Gaur jada Luisek atzera-kontua hasi du Caboko ontziara bueltatzeko. Bere errekuperazioa, medikuen ustetan ere, sinestezina izan da, eta jada bere taldekideekin entrenatzen hasi da.
 

Itzuli