ACT TV 2023

BEREZIAK

29 Uzt 2023

Bermeo Urdaibaik irabazi du Getxoko Ikurrina

Bermeo Urdaibaik irabazi du Getxoko Ikurrina Bermeo Urdaibaik irabazi du Getxoko Ikurrina

Bizkaitarrek euren ACTko historiako 92. garaipena eskuratu dute Getxoko Estropaden XLV. Ikurriña - JA Agirre Lehendakariaren XIX. Omenaldian irabazita eta Hondarribiaren marka berdindu dute.

Bermeo Urdaibaik eskuratu du garaipena Getxoko Uretan. Garaipen honekin laugarren garaipena jarraian lortu du Bou Bizkaiako eskifaiak. Bigarren luzean estropada apurtu du Bermeoko traineruak eta 20:35eko denborarekin geratu dute Eusko Label Ligako liderrek kronometroa. Hondarribiak bigarren postua eskuratu du bizkaitarrengandik 8 segundora helmugaratuta.

Donostiarrak hirugarren lekuan gurutzatu du helmuga 17 segundora eta Zierbena izan da laugarren 21 segundora.

Gaur arte Hondarribiak zuen ACTren historian garaipen gehien: 92. Garaipen honekin, ordea, Bermeok berdindu egin du gipuzkoarren marka.

Gauzak horrela, Bermeok jarraitzen du sailkapen nagusiko buru 88 punturekin, Hondarribia da bigarren 86 punturekin. Zierbenak hirugarren lekuan jarraitzen du 81 punturekin eta Donostiarra laugarren da 66 punturekin.

Oriok eskuratu du garaipena Getxon
Oriok eskuratu du garaipena Getxoko uretan. Gipuzkoarrek lehen arraun kolpetik hartu dute estropadaren burua eta lehenak izan dira helmugaratzen 11:23ko denborarekin. Arraun Lagunakek bigarren postua eskuratu du irabazleengandik 13 segundora iritsita. Laugañenekoak lehen luzean apal hasi badira ere, atzetik aurrera egin eta lidergoari eustea lortu dute estropadako bigarren postua ziurtatuta. Tolosaldea, berriz, hirugarren izan da Orio baino 18 segundo beranduago helduta eta Donostiarra laugarren izan da 26 segundora.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Arraun Lagunak dago Euskotren Ligako buruan 43 punturekin, Orio da bigarren 41 punturekin. Tolosaldea hirugarrena da 35 punturekin eta Donostiarra laugarren 31 alerekin.

Itzuli