Albisteak 2023

LEHIAKETA

20 Abu 2023

Bermeo Urdaibai sorpresarik gabe Zarautzen

Bermeo Urdaibai sorpresarik gabe Zarautzen Bermeo Urdaibai sorpresarik gabe Zarautzen

Bou Bizkaia ere nagusi Zarauzko XLVI Ikurriñaren bigarren jardunaldian, eta lidergoa sendotu du bere jarraitzaileekiko bederatzi puntuko aldearekin.

Bermeo Urdaibaik irabazi du Zarauzko XLVI Ikurriña, jokatutako bi jardunaldietan gailendu ondoren. Guztira 40:10eko denborarekin, Gorka Aranberriren taldeak 32 segundo atera dizkio Zierbena Bahías de Bizkaiari, jardunaldi bikoitzeko bigarren sailkatuari.

Galipoek, gaur bigarren txandatik, estropada bikaina egin dute bigarren postua eskuratzeko, liderraren erakustaldiaren aurrean amore emanez. Bou Bizkaiak asko sufritu du Zierbenaren denbora hobetzeko, baina estropadaren bigarren zatian Gorka Aranberriren mutilek aurrea hartu dute pixkanaka, Zierbenari helmugan sei segundo aterata. Hirugarren posturako lehian, Donostiarra Amenabar UK eta Hondarribia oso berdinduta joan dira, baina azkenean donostiarrak hiru segundoko aldearekin sartu dira Ama Guadalupekoarengandik, baina jardunaldiko irabazlearengandik 36 segundora.

Asteburuko garaipen bikoitzarekin, Bermeo Urdaibaik bere lidergoa sendotu du 164 punturekin eta bederatzi puntuko errenta du bere jarraitzaileekiko. Gaurko jardunaldiari esker, Zierbena Bahías de Bizkaia bigarren postuan jarri da Hondarribiarekin berdinduta 155 punturekin.
 

Donostia Arraun Lagunak, supertxapeldun
Donostia Arraun Lagunak taldeak denborarik onena egin du Zarauzko uretan jokatu den jardunaldi bikoitzean, Zarauzko Ikurriña lehen aldiz irabazita. Garaipenari esker, bigarren aldiz irabazi du Euskotren Garaikurra.

Sari bikoitza Donostia Arraun Lagunaken aldekoak izan arren, Nortindal Donostiarra Ur Kirolak izan da denborarik onena egin duena gaurko jardunaldian 10:45eko denborarekin, Ligako txapeldunari lau segundoko aldea aterata. Gaur Tolosaldea hirugarren izan da bederatzi segundora, eta Orio Orialki laugarren, hamaika segundora.

Horrenbestez, Donostia Arraun Lagunak taldeak 95 punturekin irabazi du Euskotren Liga, Orio izan da bigarren 86 punturekin, Nortindal Donostiarra UK hirugarren 79 punturekin eta Tolosaldea laugarren 71 punturekin. Lehen txandari dagokionez, Hondarribiak 54 puntu lortu ditu, Hibaikak 39, Cabok 27 eta Tiranek 16.
 

Itzuli