Albisteak 2014

LEHIAKETA

25 Eka 2014

Bartzelona, arraunaren hiriburua

Bartzelona, arraunaren hiriburua

Gaur goizean aurkeztu da Euskadi Basque Country II Banderaren Bartzelonako udaletxean eta honez gain txanden zozketa egin da

Gaur goizean aurkeztu du ofizialki San Miguel Ligak aurtengo denboraldiko lehen hitzordua. Bertan izan dira Maite Fandos, Bartzelonako kirol alkateordea; Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzako turismo sailburuordea; eta Iñaki Mikeo, ACTko gerentea. Denboraldiari hasiera emateaz gain, estropada honen bidez, munduko eszenatoki garrantzitsuenetako batean traineruen mundua erakusgai jartzeko aukera ematen du: Bartzelona. Igande honetan eguerdiko 12:00tatik aurrera Sant Sebastiàko hondartzako urek erabakiko dute zein izango den Euskadi Basque Country II Bandera etxera eramango duena. Estropada hau, Eusko Jaurlaritzako Turismo ordezkaritza eta Bartzelonako Udaletxearen eskutik dator, San Miguelekin batera.

Probak, lehengo urteko estropada-eremu berbera izango du eta zuzenean ikusi ahal izango da ETB1, Esport3 eta TVG telebista kateetan. Irteera eta helmuga Vela Hotelaren ondoan kokaturik egongo dira eta kanpoko balizak, aldiz, San Sebastiàko hondartzaren parean egongo dira. Arraunketa txandei dagokienez, zozketaren arduradunak Maite Fandos eta Itziar Epalza izan dira, eta emaitza hau izan da:

Lehengo txanda: Urdaibai Avia, Zierbena Bahías de Bizkaia, Kaiku Ambilamp eta San Juan Ibedrola

Bigarren txanda: Astillero, Pedreña, Hondarribia Orsa eta Cabo

Hirugarren txanda: Portugalete Eulen, Tirán Pereira, San Pedro Ecolmare eta Orio Babyauto 

Kirolari erlazionatutakoaz gain, ostiraletik hasita ekitaldi asko izango dira aste bukaera osoan zehar, adibidez, Herri Kirolak, gastronomia dastatzeak edota musika ikuskizunak. Honen harira, larunbat gau aldean, Plaça del Mar enparantzan San Miguelek kokatutako eszenatokian Belako eta The Free Fall Band taldeen eta San Miguel DJen emanaldiez gozatu ahal izango da.

Maite Fandos, Bartzelonako kirol alkateordeak azaldu duen bezala "…". Bestalde, Itziar Epalzak "…" adierazi nahi izan du. Azkenik, Iñaki Mikeok San Miguel Ligaren Bartzelonara itzulera posible egin duten parte guztiak eskertu nahi izan ditu. Amaitzeko Iñaki Mikeok esan duenez, "Egon gaitezkeen tokirik onenean gaude eta ziur nago ikuskizun handi batez gozatu ahal izango dugula igandean. Eusko Jaurlaritza, Bartzelonako Udaletxea eta San Miguel eskertu nahi ditut estropada hau hona ekartzeko aukera emateagatik".

Itzuli