ACT TV 2017

BEREZIAK

23 Abu 2017

Azken hitzordua 12 klubekin

Azken hitzordua 12 klubekin

Igandean, 12.00etatik aurrera XXVII Bandeira Concello de Boiro lehiatuko da coruñar udalerriko uretan

2017ko Eusko Label Ligaren denboraldi erregularrari amaiera emango dion hamaseigarren jardunaldia jasoko du Boirok datorren igandean 12.00etan. Hemendik aurrera geratzen diren bi jardunaldietan CaixaBank Koroaren lehian sailkapeneko zortzi lehen sailkatuak izango dira, bere postua Bermeo eta Portugaleteko playoff-ean defendatuko duen azkenaurreko sailkatuarekin batera.

Bai galiziako bi jardunaldi hauetan, eta baita Bizkaian lehiatuko diren azken bi hitzorduetan ere, txanden eraketa Eusko Label Ligaren sailkapen nagusiaren arabera antolatuko dira estropadaren txandak. Beraz, XXVII Bandeira Concello de Boiro honetarako, larunbateko Moañako estropadan banatuko diren puntuak kontuan harturiko sailkapen nagusiari erreparatu beharko diogu txandak jakiteko.

Gauzak honela, estropada honen aurkezpen saioa gaur goizean ospatu da Boiroko Udaletxean. Bertan izan dira Juan José Dieste, Boiroko alkatea; Daniel Vázquez, Caboko zuzendaritzako kidea; eta Mario Vidal, Cabo-ko presidentea.

Estropadaren dossier-a

Itzuli