Albisteak 2013

BEREZIAK

14 Abe 2013

AUSTRAL ETXEAK JANTZIKO DITU SAN MIGUEL LIGAKO LIDERRAK

AUSTRAL ETXEAK JANTZIKO DITU SAN MIGUEL LIGAKO LIDERRAK

ACT elkarteak urteko 6. Ohiko Batzar orokorra egin du abenduaren 14an, larunbatez, Zamudion.

Ondoko gaiak nabarmendu dira batzarrean:

 

            · Aurreko aktako (Bermeo) irakurketa eta onarpena. Pasa den irailean Bermeon egin zen batzarreko aktaren onarpena.

 

            · Zuzendaritza Batzordeak bazkideei 2013ko laugarren hiruhilekoaren gestioaren inguruko xehetasunak jakinaraziko dizkie, besteak beste gai ekonomikoena.

 

            · Elkarteko arautegiaren inguruko hainbat konturen onarpena. Zehaztasun horiek elkarteko web gunean argitaratuko dira laster: ontzien pisua eta neurriak, egutegia aukeratzeko sistema eta abar.

 

Bukatzeko, elkarteak Austral etxearekin kolaborazio hitzarmena lortu duela jakinarazi nahi dizuegu. Austral kirol arropak ekoizten dituen enpresa da, eta hitzarmenari esker, Austral etxeak San Miguel ligako liderrak diren patroiak jantziko ditu. Sailkapen Nagusiko liderra, eta Patroi Onenaren La Caixa sailkapeneko liderra, hain zuzen ere. Euskotren Ligan ere, liderra den taldeko patroia jantziko du Austral etxeak.

Itzuli