Albisteak 2012

LEHIAKETA

24 Uzt 2012

AURKARIEN, ETA KRONOMETROAREN AURKAKO BORROKA PASAI DONIBANEN

AURKARIEN, ETA KRONOMETROAREN AURKAKO BORROKA PASAI DONIBANEN

Larunbatean Iberdrola Banderaren III. ekitaldia jokatuko da, erlojupekoan

Pasaiak beti ekartzen du berritasunen bat. San Pedrok bost ziaboga eta sei luzeko estropada ekarri zuen, eta Pasai Donibanek aurkarien arteko borrokaz gain, ontziek kronometroaren aurka izango duten boroka ere ekarriko du. Larunbatean erlojuaren aurkako estropada jokatuko da Pasaiako itsas adarrean larunbatean, uztailak 28 dituela. Traineruak banan bana irtengo dira, elkarren artean minutuko tartea utzita. Hiru txanda antolatuko dira, San Miguel Ligako sailkapen nagusia aintzat hartuta. 9. eta 12. postuen artean sailkatutako ontziak lehen txandan abiatuko dira, eta irizpide bera erabiliko da beste bi txandak antolatzeko.

 

Gaur arratsean aurkeztu da Pasaiako Udaletxe berrian III. IBERDROLA BANDERA, eta bertan izan dira Xabier Arraras Jauna, San Juan Iberdrola taldeko presidenteordea, Beñat Mendizabal Jauna, San Juan Iberdrola taldeko zuzendaritzako kidea, Oihane Oronoz Anderea, Pasai Donibaneko Udaleko alkateordea, eta Iñigo Alkain Jauna, Gipuzkoako Arraun Federazioko presidentea. Hitzordua, beti bezala, berezia da etxeko ontziarentzat: San Juan Iberdrola. Arrosa kolorekoak denboraldiko une gozoenetakoan daude, pasa den igandean Pasai San Pedron estropada handia egin ondoren. Pasai Donibanekoak San Miguel Ligako sailkapeneko 4. postuan daude, eta zalantzarik ez, ohorezko txandan mantentzen saiatuko dira, euren zaleen aurrean lan ona eginda. Borroka estua, era berean, ligako bi oilarren artean: Hondarribia Orsa eta Kaiku Ambilamp. Bi puntuko aldea bakarrik dago bien artean.

 

Nabarmentzeko modukoa, era berean, San Juan Iberdrolako bi patroiak Mapfre etxeak babestutako Patroi Onenaren sailkapenaren buruan direla: Endika Perez eta Igor Gaztañagak 12 puntu dituzte, eta lidergo hori erakusten duen maillot gorria eramango dute soinean, larunbatean. San Miguel ligako estropada Gipuzkoako Emakumezkoen ligako estropada bukatu ondoren hasiko da. Estropada hori 18:00an hasiko da.

Itzuli