Albisteak 2014

ELKARTEA

01 Ira 2014

Astillerok playoffan parte hartuko du

Astillerok playoffan parte hartuko du

Talde kantabriarra, hamaikagarren postuan bukatu eta gero, Bermeon eta Portugatelen jokatuko diren playoffeko jardunaldietara joan beharko da

Informazio ohar honen bitartez, 2014ko irailaren 1ean ACTko lehiaketa epaileak erabakitakoa jakinarazten da. Erabakitakoa betearazlea da, eta SDR Astillerok errekurtsoa aurkezteko 2 eguneko epea edukiko du ACTko arbitroaren aurrean.

ACTko lehiaketa araudiaren 36.1. artikuluak dio San Miguel Ligaren ohiko ligan bi jardunaldiren faltan 11. postuan dagoen taldeak playoffean parte hartu behar duela. Araudiko agindu hau ez litzateke beteko sailkapeneko 11. sailkatua lurraldeko (Autonomi Erkidegoa, Kantabria eta Galiziaren kasuan, edota Lurralde Historiko, Bizkaia eta Gipuzkoaren kasuan) ordezkari bakarra den kasuan.

Honela, ACTko Estatutuetako 21.4. artikuluan esaten denarekin bat eginez, bazkide den kirol club batek Elkartean jarraitzeko eta playoffean ez parte hartzeko, beharrezkoa da denboraldi berean gutxienez bere lurraldeko lau entitate egotea ACTrekin hitzarmenduaduriko ohiko liga batean parte hartzen (hau da, ARC edo LGT).

Honenbestez, SDR Astilleroren kasuan 2014ko denboraldian, 11. sailkatua delarik bi estropada puntuagarriren faltan eta Kantabriako bazkide bakarra izan arren (SDR Pedreñaren jaitsieraren ondoren 12. sailkatua izatearen ondorioz), San Miguel Ligako playoffean parte hartu beharko luke, aurtengo denboraldian hiru club kantabriar besterik ez baitaude ARC Ligan parte hartzen (Castreña, Santoña eta Colindres). Beraz, aurreko denboraldietan gertatu den bezala, 2014ean bost taldek hartuko dute parte playoffean, 2015ean ACTko bazkide izateko dauden bi plazengatik lehiatzeko. Talde horiek ACTko 11. sailkatua eta ARC eta LGT Ligetako 1. eta 2. sailkatuak izango lirateke.

Itzuli