Albisteak 2020

BEREZIAK

21 Abu 2020

Asteburua itsasadarrean

Asteburua itsasadarrean Asteburua itsasadarrean

Santurtzik eta Sestaok hartuko dituzte asteburu honetan Eusko Label Ligako hamahirugarren eta hamalaugarren jardunaldiak

Joan den asteburuko Zarauzko Ikurriña lehiatu ondoren, Euskotren Ligak denboraldia amaitutzat eman du uda honetan. Hemendik aurrera, gizonezkoen txapelketako sei jardunaldiak baino ez dira geratzen, eta oraindik dena erabakitzeke dago. Asteburu honetan Eusko Label Ligako hamahirugarren eta hamalaugarren jardunaldiak jokatuko dira eta XLI. Santurtziko Ikurriña larunbatean eta XIX. Sestaoko Udalaren bandera igandean.

Sailkapena irauli egin da azken bi jardunaldien ostean eta Santurtzi Transportes y Grúas Aguado lidertzan iritsi da 114 punturekin, Orio Arraunketa Elkartea 109 punturekin bigarren dago eta GO fit Hondarribia eta Bermeo Urdaibai Avia 107 punturekin daude. Donostiarra Amenabarrek irekitzen du bigarren txanda 98 punturekin eta berarekin batera Zierbena Bahías de Bizkaia 97 punturekin, Cabo 78 punturekin eta Lekittarra Elecnor 50 punturekin daude. Beheko postuetan Ondarroa Cikautxo (49 puntu), Zarautz Babyauto (47 puntu), CR Ares (47 puntu) eta Kaiku Vusa (33 puntu) daude.

Caboko Manuel Triñanesek CaixaBanke Patroi Onenaren sailkapeneko lehen postua mantentzen du 8 punturekin, Ondarroako Iñigo Larrinagak dituen berdinak. 6 punturekin Iñaki Goikoetxea (Lekittarra Elecnor) eta Asier Zurinaga (Santurtzi Transportes eta Grúas Aguado) ditugu.

Larunbatean Santurtziko XLI Ikurriñaren txanda izango da, txapelketako hamahirugarren jardunaldiari dagokiona. 12 parte-hartzaileek hiru itsas miliako (5.556 metro) distantzia beteko dute Nerbioiko Sari Nagusiaren ibilbidean. Hiru txandak Eusko Label Ligako sailkapen nagusiaren arabera banatuta egongo dira.

Orio Arraunketa Elkarteak garaipena lortu zuen aurreko denboraldian eta Eusko Label Ligako jardunaldi batean estropada eremu honetako lehen erregistroa egin zuen 19'06"62ko kronoarekin.

Igandean, metro batzuk beherago Nerbioi itsasadarrean, Sestaoko Udalaren XIX. Bandera izango dugu. Larunbateko azken sailkapenaren arabera osatutako hiru txandatan banatuta, 12 ontziek lau aldiz zeharkatuko dute Zubi Esekia, hiru itsas miliako (5.556 metro) ibilbidea osatzeko.

Iaz Sestaoko Udalaren XVIII. Banderaren garaipena 'Sotera'-rentzat izan zen, 19'18"38ko denborarekin, eta estropada honetako denborarik onena Astillerorentzat da, 2010eko edizioan 19'04"13 lortu baitzituen.

Itzuli