ACT TV 2016

BEREZIAK

23 Ira 2016

Arroxak protagonismoa erakartzen du

Arroxak protagonismoa erakartzen du

Endika Perezek eta Unai Olidenek Patroi Onenaren CaixaBank Saria jaso dute txapelketako patroien gehiengoak izan diren ekitaldian

San Juan Iberdrolako patroiak, Endika Perezek eta Unai Olidenek, bigarren urtez jarraian Zarautzko Ondartza Elkartean Patroi Onenaren CaixaBank Saria jasoko dute. Aipatu beharrekoa da, gaur arte ez duela inork sari hau bere jabetzan jaso. Izan ere, saria jabetzan izateko, patroia hiru aldiz sailkapen honetan nagusitu beharko da, sanjuandarrek egindako marka hain zuzen.

Ekitaldian San Miguel Ligako patroien gehiengoa eta igo berriak diren CR Areseko patroiak izan dira. Hau, aurreko urteko garialeei, Endika Perezi eta Jon Ormazabali egindako omenaldi batekin hasi da eta Estibaliz Areitioren, CaixaBankeko Gipuzkoako Negozien Arloko Zuzendariaren eskutik, zilarrezko traineruaren erreplika jaso dute. Honi jarraiki, aurtengo garialeen txanda izan da, Endika Perez eta Unai Olidenen txanda hain zuzen. Hauek, trofeoa jasotzeaz gain, 3.000 euroko txekea ere jaso dute. Nabarmendu beharrekoa da arroxek 20 puntu lortu izan dutela urte honetan, Gorka Aranberri eta Ioseba Amunarriz bost puntura utziz.

Gogoratu beharra dago sailkapena eratzeko unean Batzorde Teknikoak GPSak eskaintzen dituen datu objetiboak kontuan hartzen direla. Hala nola, GPSak traineruak egindako metro kopurua, hiru ziabogak egiteko egindako denbora (baliza baino 50 metro lehenagotik 50 metro ondorenera) eta patroiak egindako lanaren faktore erlatiboa (ibilbidearen denbora/abiadura eta ontziaren ziabogak emateako denbora/abiadura) kontuan hartu ditu.

Horrela, Endika Perez, Ioseba Amunarrizek (2009an eta 2011ean) eta Asier Zurinagak (2011ean eta 2013an) osatzen duten taldera batu egin da, sari hau bi aldiz jaso duten taldera hain zuzen ere. Garaileen historialean, Vicente Carpintero (2014ean), Irakoitz Etxeberria (2008an) eta Aitor Carrillo (2010ean) aurkitu ditzakegu. Talde honi, Unai Oliden gaztea batu behar zaio (2016). 

Itzuli