Albisteak 2015

BEREZIAK

09 Urr 2015

Arrosa kolorea "la Caixa" Koroarentzat

Arrosa kolorea "la Caixa" Koroarentzat

Endika Pérez eta Jon Ormazabalek, San Juan Iberdrolako patroiak, San Miguel Ligako patroi onenaren saria jaso dute gaur arratsaldean

Endika Pérez eta Jon Ormazabal, San juan Iberdrolako patroiak, gaur arratsaldean "la Caixa" Patroi Onenaren Saria jaso dute Zarautzeko Hondartza elkartean. Sari hau, orain arte, ez du inork jabetzan lortu. Sari hau jabetzan lortzeko, patroiak hiru aldiz irabazi behar du. Gaurko ekitaldi honetan San Miguel Ligako patroi guztiak egon dira, igo berri diren Zumaiako patroiekin batera. Ekitaldiko protagonistetako bat Vicente Carpintero, Zierbena Bahías de Bizkaiako patroia izan da, izan ere, lehengo urteko garailea izanik, sariaren erreplika bat jaso du Gaxpar Guembe, Gipuzkoako Caixabank-en Erakunde Zuzendariaren eskutik. Jarraian, bikote garailearen txanda izan da, eta garaikurra jasotzeaz gain, 3.000 euroko txeke bat jaso dute. Esan beharra dago, arroxek aurten 22 puntu lortu dituztela, Gorka Aranberri eta Irakoitz Etxeberriari bost puntuko aldea ateraz. Sailkapenean nahiko alde izan arren, oso lehia bizia izan da eta azken jardunaldirarte ez zen erabaki.

Sailkapen hau osatzeko, Batzorde Teknikoa erabilitako datu eta jarraipenak eskeini dira. Datuek, GPSak emanik, ibilitatko metroak, ziaboga emateko denbora -balizara iritsi baino 50 metro lehenago eta 50 metro beranduago hartua- , eta patroiak egindako lanaren faktore erlatiboa (ontziaren abiadura ziabogako biraren ondoriozkoa) jasotzen dituzte. Gainera, patroiak ontzia gidatzeko trebetasuna ere baloratu da.

Honela, Endika Pérez eta Jon Ormazabal garaikur hau jaso duten patroien zerrendan sartu dira, Asier Zurinaga (2011 eta 2013), Ioseba Amunarriz (2009 eta 2012), Vicente Carpintero (2014), Irakoitz Etxeberria (2008) eta Aitor Carrillorekin (2010) batera.
 

Itzuli