Albisteak 2017

BEREZIAK

16 Abu 2017

Arraun razio bikoitza Zarautzen

Arraun razio bikoitza Zarautzen Arraun razio bikoitza Zarautzen

Gaur goizean ospatu da XL. Zarauzko Estropadak eta Zarauzko IX. Ikurriñaren aurkezpen saioa Talai-Berri Txakolindegian

Asteburu honetan Eusko Label Ligak eta Euskotren Ligak denboraldiko estropada klasikoetako bat lehiatuko dute, zarauzko jardunaldi bikoitza. Bi arraun jardunaldi hauek larunbatean 18.00etan eta igandean 12.00etatik aurrera jarriko dira jokoan, eta bertan XL. Zarauzko Estropadak eta IX. Zarauzko Ikurriña lehiatuko dira, non Euskotren Ligako erregina berriak ezagutuko diren.

Kirolarien segurtasuna bermatzeko ideiarekin, lehengo urtean estropada-eremua tokiz aldatu zen eta aurten ere eremu horretan lehiatuko da estropada. Larunbateko jardunaldiko txandak Eusko Label Ligako sailkapen nagusiaren araberakoak izango dira. Lehenengo txandan Astillero, Ares, Cabo eta San Pedro arituko dira; bigarrenean aldiz, Ondarroa Cikautxo, Tirán Pereira, San Juan Sumelec eta Zierbena Bahías de Bizkaia; Azkenik, ohorezko txandan, Kaiku Producha, Orio Babyauto, Hondarribia eta Urdaibai Avia lehiatuko dira. Igandean berriz, larunbateko jardunaldian izandako amaierako sailkapena jarraituko da txandak antolatzeko. Banderen garailea, bai gizonezko eta emakumezko estropadan, bi jardunaldietako denboren baturatik irtengo da.

Gaur goizean ospatu da bi bandera hauen aurkezpen saioa Talai-Berri Txakolindegian eta bertan izan dira Xabier Txurruka, Zarauzko Alkatea; Gaizka Garmendia, Zarauzko Arraun Elkarteko ordezkaria; Ixidor Larrañaga, Zarauzko Udaleko Turismo zinegotzia; eta Xabi Zubiri, ACTko Komunikazio Zuzendaria. Ohikoa den bezala, Zarauzko Udalak, Eusko Label Ligako lehen erdialdeko garaileari garaikurra eman dio, Joseba Fernandez-ek jaso duena Urdaibai Aviaren izenean.

Kontsultatu estropadako dossier-a
 

Itzuli