Albisteak 2014

LEHIAKETA

14 Ots 2014

Arraun munduak Oriora begiratzen du

Arraun munduak Oriora begiratzen du

Bihar Oriako Jaitsieraren XX. edizioa jokatuko da Orion, bertan mila arraunlarik hartuko dute parte Babyauto Ikurrina irabazteko asmoz

Orio Arraun Elkarteak momentu honetan dagoen Jeitsiera garrantzitsuena antolatuko du bihar arratsaldeko 16.00retatik aurrera. Bertara, 79 ontzietan banatuta egongo diren mila bat arraunlari hurbilduko dira. Ontzi hauetatik 77 traineruak izango dira. Beste biak llagut català eta llaüt Mediterráneo dira. Azken hauek Mataró eta Badalonatik etorriko dira.

Kategoria nagusian San Miguel eta Euskotren Ligetako partaide gehienak lehiatuko dira. Gizonezkoetan, esaterako, bederatzi ontzi prest izango dira Mapiletik Oriora dauden 6000 metro betetzeko asmoz. Gipuzkoarren aldetik, Orio Babyabuto, Hondarribia Orsa, San Juan Iberdrola eta San Pedro Ecolmare egongo dira; Portugalete Eulen, Kaiku Ambilamp, Zierbena Bahías de Bizkaia eta Urdaibai Umpro Avia Bizkaiatik bizkaitarren aldetik; eta azkenik, Kantabriatik, SDR Astillero.

Nesketan, azken urtean Euskotren Ligan aritu diren lau ontziak hartuko dute parte. Azpimarragarria da, Ligako azkeneko garaileak, Zumaia Salegi Jatetxeak, bere debuta Oriako Ibaian egingo duela bihar. Beraz, Orion arraun festa izugarria biziko da, festa honetan, klubek aukera paregabea izango dute beren erreferentziak eta ondorioak ateratzeko. 

Itzuli