Albisteak 2026

ELKARTEA

19 Eka 2026

Arraun munduak ongietorria eman dio 2026ko denboraldiari

Arraun munduak ongietorria eman dio 2026ko denboraldiari Arraun munduak ongietorria eman dio 2026ko denboraldiari

Ekitaldiaren ostean, traineruen eliteaz gozatzeko hurrengo larunbatera arte itxarotea baino ez da geratzen.

Donostiako Aquariumak hartu du aurtengo Eusko Label eta Euskotren Ligen aurkezpen gala. Besteak beste, autoritateak, babesleak, klubak eta komunikabideak elkartu dira Gipuzkoako hiriburuan hastear den denboraldiari ongietorria emateko.

Sara Gandara kazetariak aurkeztu du gala eta gaurkoan Pirata musikaria izan du lagun. Hurbildu direnek ekitaldi ederraz gozatu dute.

Egungo txapeldunak izan dira arratsaldeko lehen protagonistak. Donostia Arraun Lagunakeko arraunlariek Euskotren Trofeoaren erreplika jaso dute Susana Garcia Chuecaren eskutik, Mugikortasun Jasangarriaren Sailburuaren eskutik alegia. Orio Orialkiko arraunlariei, bestalde, CaixaBank koroaren erreplika, Esti Areitiok eman die, finantza-entitatearen lurraldeko negozio zuzendariak.

Amaya Barredok, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua, zorterik onena opa die talde guztiei hurrengo denboraldirako.

Elkarteak Ohorezko Arrauna eman dio Mikel Olazabali, bere ibilbide profesionalari aitortza gisa.

Rodrigok hitza hartu du denboraldi berriari ongietorria eman eta ekitaldia isteko. ACTko Presidenteak eskerrak eman dizkie babesleei eta zorte ona opa die kirolari guztiei.

Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto Foto

Itzuli