Albisteak 2023

LEHIAKETA

13 Uzt 2023

Arraun festa izango da igandean Orion

Arraun festa izango da igandean Orion

Orioko XXIII-XXXIII Estropada – Orio Kanpina XI. Bandera jokatuko dira

Hainbeste itxarondako asteburua dator oriotarrentzat, izan ere besteak beste traineru denboraldiko etxeko estropadak asteburu honetan jokatuko baitituzte.

Igandean, 11:25ean hasiko da Euskotren ligako estropada itsasoan, eta 12:15ean, berriz, Eusko Label Ligakoa. "Euskotren Liga aurten inoiz baino parekatuago dago, baina gu azken bandera irabaztetik gatoz, eta gainera, etxeko banderak duen ilusioarekin aterako gara", esan du Iosu Esnaola Orio Arraun Elkarteko presidenteak emakumezkoen estropadaz. "Iaz lortu zen, eta iluntzeko ongietorria sekulakoa izan zen", gogoratu du.

Festa, plazan
Eusko Label Liga eta Euskotren Ligarekin batera, herriko plazan zaleen gunea izango da estropada zuzenean pantaila handiaren bidez jarraitu ahal izateko. Bestalde, Eusko Label produktuak dastatzeko aukera izango da, Keler garagardoarekin batera, eta nahi izanez gero bi lehiaketetako garaikurrekin argazkia ateratzeko aukera ere izango da.
 

Itzuli