ACT TV 2016

BEREZIAK

15 Ots 2016

Arratsalde arrakastatsua NT2 Hondarribiarentzat

Arratsalde arrakastatsua NT2 Hondarribiarentzat

'Ama Guadalupekoa'ren bi traineruek lortu zuten garaipena gizonezkoen mailan, emakumezkoetan Orio Babyautok

Larunbatean Hondarribian aurredenboraldiko lehen saioa ospatu zen, 28 traineru parte hartu zuten maila ezberdinetan banatuta. Eguraldiak lagundu ez arren, jende asko hurbildu zen arraunlariak ikustera.

Gizonezkoen kategorian, CaixaBank Koroako txapelduna denak, NT2 Hondarribiak, eta bere bigarren traineruak, irabazi zuten. 'A' traineruak, harrobiko arraunlarikin 21'14''29ko denbora lortu zuen, 'B' trainruarekiko 17 segunduko abantailarekin. Hirugarren postua, Orio Babyautorentzat izan zen, 25 segunduko desbantailarekin. San Pedro Ecolmareren 'Libia' ontziak laugarren postu lortu zuen 21'46''ko denborarekin, San Juan Iberdrolak baino 9 segundu hobeago. Astillerok seigarren postua lortu zuen, 'Ama Guadalupekoa'rekiko minutu batera, Zumaiak 1'24''etara.

Emakumezkoen kategorian, Orio Babyautok irabazi zuen 14'49''58ko markarekin Hibaika Jamones Ancinen marka bi segundotan hobetuz. NT2 Hondarribia izan zen azkena. Beteranoetan, Telmo Deun ontzia garaile izan zen Getxo eta Fortunaren aurretik.

Itzuli