ACT TV 2017

14 Uzt 2017

Ares eta Coruña estreinakoz Eusko Label Ligan

Ares eta Coruña estreinakoz Eusko Label Ligan

Asteburu honetan, traineruen kategoriarik gorenean estreinatuko dira Coruñako bi herrietako estropadako eremuak

Asteburu honetan, CaixaBank Koroa lortzeko lehian dirauten 12 klubak, Eusko Label Ligako bostgarren eta seigarren jardunaldiak jokatzen, Coruñan eta Aresen izango dira. Lehenengo aldia da, gure txapelketa bi estropada eremu horietan zitatzen dena. Larunbateko jardunaldia Coruñan izango da 18.00etatik aurrera, eta bertan, Bandeira Cidade da Coruña izango da jokoan. Igandeko estropada, aldiz, Aresen izango da, eta traineru partehartzaileak X Bandeira Concello de Ares lortzeko borrokan arituko dira.

Aurreko asteburuko bi jardunaldiak jokatu ondoren, Urdaibai Aviak lidergotza mantentzen jarraitzen du. 44 punturekin, 2017ko Eusko Label Ligako sailkapen orokorraren buruan kokatzen da. Gertutik, bi puntuko desabantailarekin, Hondarribiako ‘Ama Guadalupekoa’k jarraitzen dio, eta hirugarren posizioan, bidasoarrengandik puntu batera, Orio Babyauto dago. Kaiku Producha da, 34 punturekin, laugarren postuan dagoena eta ohorezko txanda osatzen duena. Sailkapenaren erdi aldean daude Ondarroa Cikautxo, ‘Bizkaitarra’rengandik 10 puntutara, Tirán Pereira 23 punturekin eta 22 punturekin berdinduta; San Juan Sumelec, San Pedro eta Zierbena Bahías de Bizkaia. Hamargarren eta hamaikagarren lekuan, Cabo eta Ares daude, 18 eta 16 punturekin, hurrenez hurren. Azkenik, lau punturekin, Astillerok ixten du sailkapen orokorra.

Patroi Hoberenaren CaixaBank sailkapenari dagokionez, lehenengo postua, zortzi punturekin, Ioseba Amunarriz hondarribiarrarentzat da. Bigarren postuan, lau punturekin, ‘Bou Bizkaia’ko Vicente Carpintero patroia dago, eta hirugarren lekuan Gorka Aranberri ‘mirotza’. Oscar Hermo (Cabo), Aranberrik dituen puntu berdinekin, hau da, 3, laugarren postuan kokatzen da. Bere atzetik daude, Iker Gimeno (Kaiku Producha), Ivan Gomez (Astillero), David Alvarez (Tirán Pereira) eta Daniel Garcia (Cabo).

Larunbateko froga, lehenengo aldiz, Coruña herri galiziarra bustitzen duen Ozeano atlantikoko uretan izango da. Estropada honetako txandak ligako sailkapen orokorraren arabera zehaztuko dira. Horrela, lehenengo txandan egongo dira Astillero, Ares, Cabo eta Zierbena Bahías Bizkaia. Bigarren txandan San Pedro, San Juan Sumelec, Tirán Pereira eta Ondarroa Cikautxo irtengo dira. Azkenik, ohorezko txandan lehiatuko dira Kaiku Producha, Orio Babyauto, Hondarribia eta Urdaibai Avia.

Bestalde, igandeko estropada Aresen izango da. Larunbateko estropada bezala, hau ere, linea formatuan jokatuko da. Txandak aurreko eguneko sailkapenaren arabera finkatuko dira. Lehengo urtean, leku berean, LGT Ako jardunaldi bat jokatu zen. Bertan, arraunlariak IX. Bandeira Concello de Aresen jabe bihurtzeko lehian aritu ziren. Estropada horretan, garaipena, 20’40”41 denborarekin, Aresentzat izan zen. Bigarren postua, 16”43ko desabantailarekin, S.D. Samertolameuk lortu zuen. Hirugarren lekuan, denbora 21’02”88 geldituz, C.R. Puebla geratu zen.

Kontsultatu Bandeira Cidade da Coruña eta X Bandeira Concello de Ares dosierrak.

Itzuli