ACT TV 2016

BEREZIAK

13 Eka 2016

Amets egin eta ez gelditu

Amets egin eta ez gelditu

San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako kirolariek  IV Euskadi Basque Country Banderaren spot prmozionalaren protagonistak dira

IV Euskadi Basque Country Banderak emozioen koktail bati hasiera emango dio eta kirolari guztiei amets egiten jarriko die. Izan ere, San Miguel Ligak aurten Sevillako uretan hasiko da eta zita honen ondoren, traineruak CaixaBank Koroa lortzeko ametsaren bila aterako dira. Hau eszenifikatzeko, gaur ekainaren 19an izango den spot promozionalaren estreinaldia da.

Spot berri hau, "Amets egin eta ez gelditu" tituluarenpean dator eta bi zatitan bereizten da. Lehen zatian, kirolarekin uztartuta dagoen erreflexio batena datza eta hainbat kirolari geldirik ikus daitezke euren 'ametsa' beren aurretik pasatzen den bitartean. Spotaren bigarren zatia, bideoaren erdialdean hasten da eta ahots primitibo baten bitartez honako hau dio:

"Prest zaude, dena zure zain dago. Amets egin eta ez gelditu"

Itzuli