Albisteak 2017

BEREZIAK

25 Uzt 2017

Alexánder Lestónek jarri dio erritmoa uztailari

Alexánder Lestónek jarri dio erritmoa uztailari

Caboko arraunlariak, Alexánder Lestónek, bere 20 kantu gustokoenak plazaratu ditu

Ia konturatu ere egin gabe, asteburu honetan, 2017ko Eusko Label Ligako ekuadorea markatuko duten bi jardunaldiak jokatuko dira. Uztaila amaitzen ari da, eta hilabete honetako Playlista Alexánder Lestónen esku geratu da. Muroseko udalerrian jaiotako arraunlariarentzat Corona CaixaBank lortzeko borrokan parte hartzen duen biharrengo aldia da hau.

Lestónek, elkarren artean oso desberdinak diren kantuekin osatutako, askotariko Playlista eskaini digu. Ez dira falta talde eta abesti galiziarrak; horien artean, Dakidarríaen En Compostela edota Hereideiros da Cruzen Radio Cotilla. Gainera, txikitatik markatzen gaituzten kantu horietako bat ere badago: Dragón Ball Zren sarrera. Bestalde, nazioarteko kantu ezagunak ere ageri dira; Queenen Bohemian Rhapsody eta Europen Final Countodown.

Itzuli