ACT TV 2022
BEREZIAK
18 Abu 2022
Ahizpa txapeldunak
Mireia Uranga eta Edith Uranga ahizpak Euskotren Ligako 2022ko txapeldunak dira. Bi ahizpek Orio Orialkiko traineruan dihardute, eta denboraldi honetan hiru jardunalditan elkarrekin aritu dira arraunean. Igandean, hirugarren aldian, elkarrekin bigarren garaipena lortzeaz gain, matematikoki ere liga titulua lortu zuten. Ahizpa zaharrenarentzat bere lehen liga titulua da, eta aldiz, Edithek bere bigarren Euskotren Liga irabazi zuen.